Bigarren hiruhilekoan, liburu bana irakurriko dute ikasleek. Liburuaren aurkezpena taldekideen aurrean egingo dute. Horretarako, liburua irakurtzeaz gain, keynote edo powerpoint bat prestatuko dute aurkezpen honen eredura:
Irakaslearentzat:
Ikasleekin konpartituko dugu alboko aurkezpena; horrela, jarraitu beharreko pausuak beti izango dituzte eskura ( gelan eta etxean).
Komeni da liburuaren aurkezpena (keynotea edo powerpointa) gelan bertan egitea, ezagutza digitala elkarrekin konpartitzeko.
Ikasleentzat:
1-Irakurri aukeratutako liburua aurkezteko gidoia.
2-Prestatu zure keynotea, aurkezpena egiteko.
3- Egin 4 minutuko hitzaldia.
4-Bete txostena, zure lanaren ebaluazioa eta gelakideen ebaluazioa kontuan hartuz.