“Sorkuntzan kokatzen gara, sortu nahi dugun ametsaren oroimenezko memoriarekin. Eta horrekin zer egiten da? Arima sortu. Eta nola sortzen da arima? Emanez. Lehen esan dudan bezala, nik zalantza egin dezaket jaso dudan denaz, baina ezin dut zalantzarik egin eman dudanaz. Nik sortu dudan ametsa besteei ematen badiet, ez dut zalantzarik egingo amets horren errealitateaz, eman egin baitut. Nola jakin dezakegu arima hori sortzen ari garen ala ez? Askotan hizkuntzak berak ematen dizkigu errealitateen pista batzuk. Arima sortzen ari zara, horrek animatzen zaituenean, gauzetan arima jartzen duzunean. Ikasleei esaten diet, garrantzitsua ez da injinero edo kale-garbitzaile izatea, baizik eta hori zure arima guztiarekin egitea.
Hizkuntzen mailan ere, prozesua aurrerantz ala atzerantz doan ikusteko sintometako bat hori da: modu animatuan edo desanimatuan egiten diren gauzak, hizkuntzaren bidez. Gauzak modu mekaniko, desanimatu, erresignatu eta errutinarioan egiteak esan nahi du hizkuntzaren zubi hori, konexio hori, galtzen edo ahazten ari dela (…)
(…) Zentzuari esperientzia ematen badiogu, orduan, gure esperientziatik zentzua ateratzeko gai gara. Bai lorpenaren esperientzietatik eta bai akatsaren esperientzietatik. Baina akatsak eta lorpenak ikasteko tresna bezala erabiliko ditugu.
Txalupa batek aurrera egiteko behar dituen bi arraunak bezalakoak dira. Gizakiak try and trial bidez ikasten du, hau da saiatu eta esperimentatu. Esperimentatzean ikusten dugu funtzionatu duena, eta funtzionatu ez duena, erru-sentimendurik gabe, akatsak aitortzeko zintzotasun kritikoarekin”.
JOSE MARIA SANCHEZ CARRION “TXEPETX”