,
Lorea Oar-Arteta
Proiektu hau ez da unitate didaktiko bat, baizik eta ikasturtean zehar Euskara eta Literatura irakasgaian jorratutako lana. Saio guztien hasieran ikasle bakoitzak bere ahozko aurkezpena egingo du taldekideen aurrean, eta jarduera horri "hitzaldia" deitzen diogu. Hitzaldiaren gaia desberdina izango da ebaluazio bakoitzean, eta ikasturtean zehar hauexek landuko ditugu:
Atal bakoitzaren informazio ikusteko, egin klik izenburuaren gainean. Dena den, gai librea izeneko atalean ikasleek ikasturte osoko lanaren azalpena izango dute; hortaz, komeni da atal horretan sartzea, jorratuko dugun atala hori ez bada ere.
Gai guztietan prozedura bera erabiliko dugu: hizlariak bere aurkezpena egiten duen bitartean, beste ikaskide batek Ipadekin grabazioa egingo dio. Grabazio horrek hainbat informazioa emango dio ikasleari: alde batetik, bere lanaren balorazioa, eta, bestetik, egindakoaren alde onei eta alde txarrei buruzko hausnarketa. Ikaskideen hitzaldiak lagungarriak badira ere, norberak egindako lanak berrikustea ezinbestekoa da hobetzeko, eta hori argi ikusten dugu komunikazio atalean.
Jarraian, ahozko aurkezpena egiteko zenbait gomendio:
Hizkuntza ikasteko, irakasteko eta erabiltzeko gunea esteka honetan topatuko duzu. Horretan, komunikazioa lantzeko behar beste informazioa daukazu, baita ahozko hizkuntza lantzeko teoria ugari ere.