Proiektuan atal hauek daude:
Atal bakoitzaren informazioa ikusteko, egin klik izenburuaren gainean.
1/ Teoria:
Ipuinaren definizioa eta jatorria azaltzen dira, eta, baita ere, ipuinaren bilakaera ahozkotik idatzizkora. Horrez gain, ikasleen sormenerako proposamen eta esperientzia batzuk aurkezten dira. Bukatzeko, Euskal folkloretik hartutako ahozko baliabideak erantsi dira.
DBHko 2. mailan lan egiteko Ipuinak izeneko proiektuari buruzko zehaztasun guztiak, Heziberrik proposatutako formatuan. Proposamenetik abiatuta, lana, helburuak, edukiak, jarduerak, denboralizazioa eta ebaluaziorako txantiloiak zehatz-mehatz azalduta daude.
3/ Aurkezpena:
Ikasleei proiektua aurkezteko materiala da. Klaseko lehenengo egunean pantaila digitalean erabiliko da.
4/ Grabazioa:
Galtxagorriak izeneko ipuina, Iñaki Lasa ipuin-kontalariaren ahotsaz.
5/ Testua:
Galtzagorriak, Gipuzkoako euskal legendak.
6/ Prozedura:
Ikasleek erabiltzeko materiala da, eta euren tabletetara bidaliko zaie, Classroom, Sowbie edo beste aplikazio baten bitartez. Alde batetik, gelan ikasitakoaren laburpena da, eta, bestetik, euren idatzizkoa burutzeko pausoak eta behar beste azalpen ematen zaizkie bertan.
Urtero data berdinetan errepikatzen dira Mikoleta ipuin lehiaketa eta Coca-Cola euskarazko narrazio laburren lehiaketa. Beste batzuk ere badaude; Urruzuno, adibidez. Horiek hauspoa izaten dira ikasleen sormena eta gogoa pizteko.
Ikasleen saritutako ipuinak irakurtzeko estekak.
9/ Bideoak
Ikasleek euskaraz eta euren hitzekin kontatzeko dira hiru bideoetako istorioak.
10/ Txantiloiak
Proiektuaren lanaren balorazioa egiteko proposatutako tresnak.
GALTXAGORRIAK ( Euskal Mitologia, Gipuzkoa)