Gai librea

Ikasturte hasieran aurkezteko materiala denez, aurkezpenean hainbat informazio dago, adibidez, hitzaldia ondo egiteko dekalogoa.

Aurkezpenaren edukiak irakaslearentzat zein ikaslearentzat dira: txandak antolatzeko taula, dekalogoa, hitzaldia hobetzeko fitxa eta, orokorrean, lan hau betetzeko zehaztasunak. Ikasturtean zehar, saioaren hasieran, egunero egingo dugun hitzaldia kide batek grabatuko du. Horrela, hizlariak bere jarduera ikusteko aukera izango du, eta oharrak hartuko ditu bere autoebaluazioan.

Jarduera honek balio handia dauka modu sistematikoan egiten denean; alde batetik, ikasleek diskurtsoari dioten beldurra gainditzen dutelako eta, bestetik, besteengandik ikasteko aukera paregabea delako. Ikasle trebeek askotan eskaintzen dute euren burua lehenengoak izateko, eta gainerakoak eredu horiek ikusiz eta entzunez animatzen dira. Horrexegatik da aukerakoa lehenengo gaia; berdin dio errezeta bat, egindako bidaia edo autobiografia den –askotan hurbileko gai bat izaten da– . Helburua da ikaskideen aurrean modu egokian aritzea.

Azalpen on bat emateko jarraitu beharreko urratsak, Maite Goñi (Euskaljakintza). Egin klik hemen:

Anapower.pptx

AURKEZPENA

Ordenagailu bidezko aurkezpena.pdf

HITZALDIA ordenagailu edo tablet batekin.

Hitzaldia prestatzen.pdf

HITZALDIA

Ikasle baten HITZALDIA

Taldeko errubrika.docx (3).pdf

IKASKIDEEN ERRUBRIKA

Hitzaldiaren txostena.pdf

HITZALDIAREN TXOSTENA