Proiektu hau taldean egiteko jarduera da; ikasleek hiru edo lau lagunen artean osatuko dute lana.
Astean behin, irakurketa izaten da gaia Euskara eta Literatura arloan. Talde handian eta ozenki irakurtzen dugu aukeratutako liburua, ebaluazio bakoitzean, bat. Ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte; izan daiteke era dialogikoan irakurtzea, lexikoa lantzea..., baina ezinbestekoa da ikasleek irakurritakoaren laburpena idaztea bukaeran (10-15 lerro).
Behin, Carlotaren egunkari morea izeneko liburuan irakurri genituen GGKE siglak, baina klaseko inork ez zekien horren esanahia, ezta erdarazko baliokidea ere; eta ezjakintasun horretatik abiatzen gara proiektu hau garatzeko.
Bestalde, erabaki genuen gaur gure gizartean dagoen errealitate hori ezagutarazi behar geniela ikasleei, eta beheko aurkezpenean zehaztuta dagoen bezala prestatuko dute proiektua.
Egin klik, eta irakur ezazu Euskadiko GGKE-en Kordinakundeen webgunean dagoen informazioa:
Orain zure laburpena bilduko duen dokumentua sortuko duzu.
Horretarako, jarraitu pauso hauei:
1-Jo DRIVEra.
2-Sortu EUSKARA izeneko karpeta; horretarako, sakatu "+".
3-Sortu liburuaren izenburua eta "laburpena" izeneko dokumentua.
4- Idatzi goiburuan zure izena eta data.
5-Kopiatu dokumentuaren esteka. Horretarako, jo pantailaren goiko aldera, eta, hasteko, sakatu panpina+ikonoa, eta, bukatzeko, "kopiatu esteka arbelean/Copiar enlace en el portapapeles".
6-Erantsi esteka, jarduera hau bukatzeko.
Hemen dauzkazu laguntzarako baliabideak:
http://e-forma.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3193&chapterid=4731