METODOLOGIA, JARDUEREN ANTOLAKETA OROKORRA ETA DENBORALIZAZIOA
OROKORREAN:
Informazioaren teknologiaren oinarriak hezkuntza-plangintzan sartu behar dira
Tresneria erabiltzen ikasten dute ikasleek: irratsaioak sortzeko interneten erabilera ona bultzatu behar da prozesuan (soinuak eta musikak lortzeko esaterako).
Irratsaioak konplexuagoak, muntaketa estetiko eta artistikoak lortzen saiatu behar dute, pixkanaka.
Gustuko musika edota guztien artean sortutakoa…
Irakasleak hori dena bideratu eta helburu pedagogikoetara moldatu behar dute.
Gidoia egiteko txantiloia sortu behar da irakasleen taldean
DENBORALIZAZIOA:
AZAROA-ABENDUA
Aurrezagutzak ezagutu
Irratsaio bat aztertu eta ikasitakoa zehaztu
Irrati-saioa gelan sortu, entsaioa grabatu eta aztertzeko entzun. Analisian antzematen diren beharrak zehaztu.
URTARRILA-MAIATZA bitartean
Ekoizpenak egin: irrati-saioak
Tailer batzuk burutu ikusi diren beharrak ikasleekin lan egiteko eta ziurtasuna lortzeko. Hala nola: gidoi bat nola egin, bat-batekotasuna lantzeko, irakurketa ozenki, tresneriaren ezagutza… (beharren arabera)
Hemeroketa osatzen joan:
Musika (Gure irratsaioak identifikatzeko sor daiteke musika- irakasleekin batera melodia bat, saio guztietan erabil daitekeena).
Ahozko euskarazko baliabideak: esamoldeak, atsotitzak, ipuinak, bertsoak, olerkiak, txisteak....
EKAINA
Ebaluazioa
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Parte hartu duten Alde Zaharreko eragileak/pertsonak...
5. eta 6. mailako gela bakoitzak txandaka eginen du irratsaioa, horrela batetik bestera aste batzuk egonen dira egindako programa entzuteko eta aztertzeko eta programa berria sortzeko gela bakoitzean.
Prestaketa horrela eginen dugu: partaide guztion artean parrillan sartuko diren edukiak erabakiko dira. Programazioa antolatu eta gero, talde bakoitzak dagokion irratsaio-tartea osatuko du. Zeregin hori arrakastatsua suerta dadin, oso ondo planifikatu behar dira edukiak, eta horretarako gidoia osatu beharko dute. Gidoian bi atalak bereiztuko dira: literarioa (esatariek esango/irakurriko dutena) eta teknikoa (kontrol-arduradunei dagozkien oharpen teknikoak). Era berean, sartuko diren ordenan antolatzen dira edukiak gidoian eta bakoitzari dagokion denbora-tartea eta iraupena ere zehazten dira.
Irakaslearekin egindako lana errebisatuko dute eta beren kabuz entsaioak eginen dituzte. Hasierako programetan entsaio orokor bat egingo da gelan, benetako irratsaioa egin baino lehen.
Irratsaioak grabatu eginen dira eta emititu ondoren, gelan entzungo da bere analisia egiteko pauta baten laguntzaz, hurrengo irratsaioa egin baino lehen baliagarria izateko hainbat aspektu hobetzeko, aldatzeko…
Horrez gain, eskolako gainerako geletan ere entzunen da irratsaioa.
EDUKIAK
Euskara gustuko duten eremuekin lotzeko pausuak emateko beharrezkoa dena: hiztegia, euskararen neologismok, SMSak... hizkera informala lantzeko aukera, mezu zehatzak, abstrakzioak utzita...
Ahozko adierazpenaren lanketa: esaten jakiteak ere ezinbesteko garrantzia du pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko; ikasitakoa besteei azaltzeko erak; komunikazioa eta elkarrizketa nola egin; intonazioaren garrantzia; gauzak esateko moduaren garrantzia, hitzak nola azpimarratu ahoz; erlaxazio ariketak, irakurketaren aurrean lasaitzeko metodoak; erremerreen arazoaren lanketa; mantso irakurtzen dutenen lanketa; bat-bateko diskurtsoaren lanketa; egindako lana entzuteko prozesuaren garapena, akatsak zuzentzeko, ulermena lantzeko eta hobetzeko.
Inguruarekiko harremana: ingurunea ezagutu: elkarrizketa eta erreportajeen bidez kazetarien paperaren garapena; jarduera kulturalak, artistikoak, kiroletakoak, zientifikoak…; xede komunikazioaren araberako diskurtsoaren sortze prozesua: gelakideak, eskola, irakasleak, beste eskolak, gurasoak…; informazioaren kudeaketa: ERRETORIKA
Gizarte-ohiturak eta balioak ikasteko tresna: erantzukizuna, ardura, norbanakoa, taldekoa; Autonomia: irakaslen gidatzeko lanaren onarpena ikasleek irratsaioa aurrera eraman ahal izateko; elkarlana: lan banaketa, ikasle bakoitzaren konpromisoak; Kritika eta autokritikarako prestutasuna; Gatazkak gainditzeko jarrera ona.
Sormena: soinu-baliabide ezberdinak: musika, hotsak, isiltasuna…; genero ezberdinak; umorezko azalpenak; irudimena; musika muntaketa.
Entzutearen garrantzia: inguruan integratzeko tresna
IRRATSAIO BATEN ATALAK:
PLANIFIKAZIOA: zein da gure helburua? Zer nahi dugu?
SAIORAKO EDUKIAK: partaide guztien artean parrillan sartuko diren edukiak erabaki
IRRATSAIOA OSATU: talde bakoitzak irratsaioa osatu behar du eta GIDOIA sortu. Ondoren, dagozkion EDUKIAK antolatu eta banatu.