Programa prest? Entsaiatzeko unea da! ANIMO!
NOLA EGINEN DUGU?
Hasteko, talde txikietan bilduko zarete eta entsaioa egingo duzue. Zer izan beharko duzue kontuan? Gelan dugun kartulina begiratu:
Hitz egiteko abiadura
Ahoskera
Entonazioa
Bolumena
...
Jarraian, denok batera entsaioa egingo dugu, dagokizuen ordenean. Bitartean, ordenagailu batean Audacity programarekin grabatuko dugu.
Ondoren, talde handian grabaketa entzungo dugu eta baloratuko dugu. Hobetzeko proposamenak kontuan hartuko ditugu eta denborarik balego, beste entsaio bat eginen dugu.
POZIK SENTITZEN ZARETE?
ZUEN LANAREKIN GUSTURA GELDITU ZARETE?