Atal honetan, irakaslegoak kontutan hartu behar dituen hainbat aspektu interesgarri aipatzen dira. Beren helburua, geletan egiten den lana ahal den hobekien egitea eta irakasle-taldean adostu diren aspektuak kontuan hartzea da.
KONTUAN HARTZEKO...
Programa egiteko behar diren artxiboak: gidoia sortzeko eredua eta sintonia, irakasle-taldeak konpartituta duen "Sanfranirratia" karpetan daude.
Gidoia prestatzeko ereduaren kopia egin behar da ikasleekin konpartitzeko. Artxibo berri hau izendatzeko, programaren data eta taldearen izena jarriko da. Ondoren, dagokion ikasturtearen karpetan gordeko da.
Irratsaioak txandaka egingo dira, egutegian jarritako ordenari jarraituz. Gela bakoitzean, talde txikiagoak egingo dira haien artean atalen prestaketa banatzeko.
Programen iraupena 15 minututakoa izango da. Beti haurrek irratirako sortu duten sintoniarekin hasi eta bukatuko da eta egitura berdina izanen du atal batzuk jorratuko direlarik, tartean musika jarrita.
Atal batzuk finkoak izango dira programa guztietan: