Guk sortutako programa prestatzeko ordua iritsi da! Denon artean programaren nondik norakoak adostuko ditugu eta hirunakako taldeetan banatuko gara programa denon artean sortzeko. PREST?
NOLA EGINGO DUGU?
Irakasleak zuekin konpartitu duen Google driveko artxiboa oinarri bezala erabiliko dugu:
Lehenengo denon artean adostuko dugu programan agertuko diren atalak eta atal bakoitzean plazaratu nahi dugun edukia edo informazioa
Ondoren, taldeak egingo ditugu (2-3naka) eta atalak denon artean banatuko ditugu
Artxibo horretan, talde bakoitzak, esan behar duena idatziko du (pertsona bakoitzak, dagokion kolorearekin). Adi egon! Oroitu ahozko erregistroa erabili behar dela, nahiz eta zuek idatzi!
Taldean egindako lana, behin bukatu ondoren, irakaslearekin errebisatuko duzue azken ukituak emateko. Arbela digitalean ere, aztertzen ahal da eta gelakideen ekarpenekin aberatsago egin.
Hurrengo egun baterako, irakasleak inprimatuta ekarriko du eta etxera eramango duzue, bakoitzari dagokion zatitxoa buruz ikasteko. Etxean, norbaiten aurrean entsaioa egiten baduzu, lagungarria izanen zaizu. Nahi izanez gero ere, graba dezakezu eta gero entzun. Horrela, asko hobe daiteke ere.
IRRATSAIOA PRESTATZEKO GIDOIA
(Deskarga daiteke erantsitako artxiboetatik)