---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
ZER DAKIGU IRRATSAIOEI BURUZ?
Gelan sortuko den elkarrizketan parte hartu, zure ideiak besteekin partekatu eta besteenak arretaz eta errespetoz entzun. Bitartean, zure irakasleak kartulina batetan "ZER DAKIGU?" jartzen duen zutabean, esaten duzuen guztia idatziko du.
Ondoren, gure eskolan grabatutako irratsaio bat entzungo dugu, (2017-03-28-koa https://www.ivoox.com/17767232 ) eredu bezala erabiliko dugu gurea prestatzeko. Beraz, irratsaioaren planifikazioan arituko gara oraingoan. Hausnarketa eginen dugu konturatzeko, batez ere, informazio bat ahoz ematen denean, ze nolako aspektuak hartu behar diren kontutan. Horretarako entzun-gida jarraituko dugu eta entzundako irratsaioaren ebaluazioa errubrikarekin eginen dugu. Horrela, garbi edukiko dugu zer den lortu nahi duguna.
Irratsaioa zatika entzungo dugu; bitartean, entzun-gidak eskatzen duena betetzen joaten zara. Aurrera!