Gure programa entzungo dugu, zer moduz atera zaigu? Autoebaluazioa egingo dugu eta hurrengo programa egiten dugunean kontuan hartuko ditugu oraingoan egiten ditugun iruzkinak. Hauxe da helburua: egindakoa baloratzea, hurrengoan hobetzeko!
NOLA EGINGO DUGU?
Gelan guk egindako programa arretaz entzungo dugu eta lehenengo zutabean baloratuko dugu.
Banaka, bakoitzak egin duena baloratuko du (behaketa erregistroaren laguntzaz, hurrengo zutabeetan) eta hobetzeko proposamenak apuntutako ditu.
Irratsaioaren aspektu orokor batzuk ere, behaketa erregistroaren laguntzaz, baloratuko ditugu taldean eta gelan dugun kartulinan, hurrengo irratsaioa prestatu behar dugunerako, apuntatuko ditugu ez ahazteko.