6.9. Gelaren 3Dko mapa

Guztion artean egingo dugu gelaren mapa, korroan. Arbelean kartoi mehea itsatsiko dugu, eta txokoak kokatuko ditugu. Txoko bakoitzean hainbat gauza adierazgarri ipiniko ditugu; adibidez, matematika-txokoan, plastilinaz egindako zenbakiak…

Ostiraletan, gelako maskotak pista bat utziko du gelan, 3Dko mapan. Igarkizun baten bidez, “Altxorra” topatuko dute umeek.

Edukiak:

- Zenbakiak

- Irudi lauak

- Hiru dimentsioko irudiak

- Hainbat asmakizun