NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA eremuak, etapan, haurrak honako gaitasun hauek eskura ditzan izango du xede:
- Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurki ditzan.
- Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko.
- Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.
- Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko, norberaren ekintzaren plangintza egitea eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzera daraman jarrera adieraztea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea.