6.14. Itsas animaliekin jolasean

Hiru motatako itsas animaliak eramango ditugu ikasgelara, eta esku artean erabiliko dituzte haurrek: antxoak, txibiak eta olagarroa (beste batzuk ere eraman genitzake).

a) Lehenengo, korroan animaliak aurkeztuko ditugu eta haiei buruz hitz egingo dugu. Galderen bitartez lagunduko diegu umeei.

· Zer dakizue animalia hauei buruz?

· Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak?

b) Umeak taldetan banatuta, arrainak mahaietan ipiniko ditugu jolasteko, esku artean erabiltzeko eta esperimentatzeko.

c) Jarduera amaitu eta gero, gela garbituko dugu.

Edukiak:

- Itsasoko animaliekin jolastu

- Esperimentazioa

- Animalien ezaugarriak