6.4. Piraten itsasontzia

Txoko sinboliko bat osatuko dugu, eta piraten etxetzat hartu. Bertan, itsasontzi bat eraikiko dugu jolasteko.

Egingo dugun guztiari buruz korroan hitz egingo dugu, eta guztion artean erabakiko dugu nola egin eta zer material erabili.

· Piraten bandera egitea: paper handia, tenpera beltza eta makila

· Itsasontzia: goma-aparra, fruta-kutxak, haria, plastikozko jostorratzak eta tenperak

· Ekosistema: harea (ogi birrindua, kola zuria eta kartoia), palmondoa (komuneko tutuak, kartoi mehea eta tenperak) eta arrainak (kartoi mehea eta belkroa)

· Kanaberak: makila, trapuki-haria eta belkroa

· Altxorraren kutxa: kartoizko kutxa, aironfixa eta gometsak

· Mozorroa: etxetik ekarritako arropa zaharrak

Edukiak:

- Talde-proiektuetan parte hartzea

- Plastikazko ekoizpenak

- Jolas sinbolikoa

- Manipulazio-trebetasun fina

- Forma geometrikoak: lauak eta hiru dimentsiokoak