Gure lanean familiak inplikatu nahi ditugu; horregatik, ohar baten bidez jakinaraziko diegu zer gai landuko dugun gelan, eta zertan lagundu diezaguketen. Etxean mezua azaltzeko, ume bakoitzak bere oharra prestatuko du, ahoz zein idatziz (ikusi I. Eranskina). Hori guztia korroan azaltzen da, talde txikietan lanean hasi baino lehen.
Edukiak:
- Etxerako oharra
- Oharraren ahozko azalpena
- “Pirata” hitza kopiatzea oharrean (I. Eranskina)