Gida didaktikoa

"Julius Irakaslearen Kasua" DBHko 2.maialari zuzendutako ikas-proieiktua da. Diseinatzeko ideiak Graham Gardner irakaslearen workshop batean oinarritu naiz (Inter-Community School - Zürich-Suiza): The detective mystery: an interdisciplinary foray into basic forensic science) eta SciGirls2, superdetectives saioaren bideoak ere lagungarriak izan dira.

Ikas-proiektua Artaza Romoko BHInstitutoan progatu zen, modu partzialean (disoluzioak sartu barik eta zelulari buruzko edukiak ere gaineratzen), 2.mailako HBSP-ren ikasle-talde batean: El caso del profesor Julius Ikasleen ekoizpen batzuk eta beren iritziak ikusteko jo dagokion atalara.

Handik geroztik, osoa edo atal batzuk, hainbat irakaslek erabili dute, bere ikasgeletara moldatuta eta beren iritziak beti onak izan dira. Adibide bezala:

Misterio-abentura bezala antolatuta dago, gamifikazio-teknikak sinpleak aplikatzen. Ikasleek fikziozko hilketa bat ikertu behar dute, detektibe forensearen papera hartuz, laborategiko froga batzuk aztertu eta epaiketa batean aurkeztu. Mamian, "Materia, nahasteak eta disoluzioak" gai kurrikularra lantzen da.

Oinarri metodologikoak:

  • Ikas-proiektua da, ataza batzuetan banatuta dago, denak azken ekoizpen bati begira.
  • Gamifikazio-teknikak erabiltzen dira: eszenatokia, jolas-arauak, puntuazio-sistema, badgetak, abatarrak, aholkularia (Jones Doktorea), etsaia (denbora), mailak, apartekoak...
  • Ataza bakoitzean ikas-jardueren sekuentzia eta baliabideak ematen dira. Era honetan, ikasleak autonomiarekin ikasi ahal du.
  • Ikasleak sakontzeko aukera du aparteko atazen bitartez.
  • Balibide anitzak erabiltzen dira eta gaitasunak garatzen dituen ikas-jarduera konplexuak proposatzen dira (zientifikoa, matematikoa, komunikatiboa, soziala...)
  • Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko ikas-jarduerak proposatzen dira: Web-aplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak, eztabaidak, ebaluazioak, erabakiak hartzekoak...
  • Gaitasun digitala etengabe eta era naturalean lantzen da.
  • Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika egituratuak erabiltzen.
  • Atazak taldeka egiten diren arren, nork bere koadernoa edo portfolioa du. Era honetan, ikasle bakoitzak taldean inplikatu behar izateaz gain, puntu gehiago ere lor ditzake bere lana pertsonalizatzen edo handitzen.
  • Ideien elkartrukea, zalantzak edo zailtasunak irtenbideratzeko gunea proposatzen da foro baten bitartez. Foro honetan ikasleek zein irakasleak parte hartu ahal dute, elkarren arteko laguntza bultzatzen da. Bideokonferentziekin era osotu ahal dugu.

Ebaluazioa:

  • Etengabeko ebaluazioa egiten da puntu eta txapa-sistema baten bidez (badgetak). Ataza bakoitzari puntuazio zehatza dagokio eta aurrerapenak edo lorpenak atal berezi batean erakusten dira ("Epaia"). Atal honetan ere ebaluazion erabiltzen diren tresnak agerian daude (kontrol-zerrendak, ebaluazio-irizpideak). Atala digitala izan daiteke (kalkulo-orriaren bidez, esate baterako) eta ikasgelan bertan paperez, horma-irudi moduan. Metodo honekin, etengabeko feed-backa lortzen da, hots, talde batek ez badu lana garaiz bukatzen, penalizazio izango du, baina aldi berean berreskuratzeko ataza ere bai. Gainera, norbanako lana baloratzen da (atazen aurkezpena, aparteko atazak), baita taldeetako partaidetza ere ( taldean, foroan, kide baten laguntza ematea...)
  • Ikerketa behin bukatuta, froga globalizatua pasatzen zaie. Norbanako froga izan arren, ez da ohiko azterketa, baizik eta proiektuaren barruan dagoen beste ataza (hori bai, garrantzitsua, 100 puntuko balorazioarekin), ikaslea ikasitakoa beste testuinguru batean aplikatzeko gai den ikusteko (Integrazio-egoera) .
  • Oso komenigarria da hamabostero ikasleek bere ikas-prozesuari buruzko hausnarketa egitea, minutu batzuk ematea. Proposatzen den "Ikas-egunerokoa" da. Emaitzak, zalantzak, zailtasunak, lorpenak...foroan laguntza eskatzen edo eskeintzen islatzen da.
  • Proiektuaren amaieran lantaldearen autoebaluazioa planteatzen da, hobetzeko ondorioak ateratzeko helburuekin.
  • Kalifikazioa puntu-sistema honetatik ateratzen da eta orekatua izan behar da.

Saioak:

  • 1. saioa. Proiektua aurkezten dugu eta taldeak egituratzen ditugu. Talde bakoitzak, orientabideak irakurriz, lehenego planifikazioa egiten du txantiloi batean. Ikasle bakoitzak bere portfolian kokatzen du.
  • 2.saioa. Materiaren sailkapenari buruzko kontzeptu nagusiak ikasten dira animazio interaktiboaren biez. Talde bakoitzak kontzeptu-mapa egiten du.
  • 3.saioa: Nahaste-metodo nagusiak ikasten eta taula batean sailkatzen ditutze. "Puzzle" dinamika kooperatiboa erabiltzen da. Etena egiten da ikas-egunerokoan hausnarketa egiteko eta foroan lehendabiziko zalantzak idazteko.
  • 4.saioa: laborategian lehenengo froga, ur edalontzi kutsatua, aztertzen dugu. Nahastea da eta osagaiak banatzeko ikasitako metodoak aplikazten dira: banatze magnetikoa, iragazpena, dekantaziao, kritalizazioa. Emaitzekin cheking-orria betetzen dute.
  • 5.saioa. laborategian jarraitzen dugu frogak ikertzen. Zereal batzueten burdin identifikazten dute eta errotulki-tintekin kromatografia egiten da.
  • 6. saioa. Oraingo honetan gatza areatik banatzen dugu lixibiazioa erabiltzen. Aldi berean koloideak identifikazten dira, Tyndall efektua aplikatzen. Honekin cheking-orri osotzen dute. Berriro ikas-egunerokoa pasatzeko momentu aproposa da.
  • 7. 8. eta 9.saioak. Disoluzioak eta konzentrazioak lantzen dira. Lehendabiziko teoria dinamika kooperatiboen bidez ikasten da, gero laborategian berriro, benetako disoluzioekin lantzeko. Ikerketa txiki bat planteatzen da. Ikas-egunerokoa berriro.
  • 10. saioa. Pertsona susmagarriak aztertzen dira irakurmena partekatuaren bidez, hiltzailea nor den azkenean identifikatzen. Talde bakoitza susmagarri batez arduratzen da (erruduna edo errugabea) eta txostena hasten du. Etxerako lana proposatzen da.
  • 11.saioa. Ikasgelan saio hau lana antolatzeko eta azken zalantzak irtenbideratzeko erabiltzen dugu.
  • 12.saioa. Talde bakoitzak bere txostena ahoz erakusten du, besteek, irakaslea barne, ebaluatzen duten bitartean (koebaluazioa)
  • 13.saioa. Proiektuari buruzko hausnarketa egiten da eta lanaren balorazioa
  • 14.saioa. Norbanako froga pasatzen da. Ikasitakoa beste tesiunguru batean aplikatu behar dute, uraren arazketa.

Ikas-sekuentzia oso zabala dela jakinda, irakasle bakoitzak moldaketak egin ditzake.

Edukiak:

  • Informazioa tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena, ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa.
  • Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak bultzatzeko estrategia eta dinamikak
  • Ikaskuntza eta motibazioa autoerregulatzeko teknikak
  • Metodologia zientifikoa testuinguru errealetan aplikatzeko irizpideak ate arauak: behaketa, identifikazioa, eztabaida, hipotesiak ematea, esperimentazioa, ondorioak ateratzea eta emaitzen komunikazioa.
  • Lan zientifikoekin lotuta dauden jarrerak ( jakinmina, interesa, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina, autonomia, ardura...) bultzatzeko estrategiak.
  • Jarduera zientifikoan aritzen diren pertsonei buruzko estereotipoak gainditzeko estrategiak.
  • Laborategiko materialaren zainketa, portaera-arauak eta segurtasuna lantzeko prozedurak
  • Sistema homogeneoak eta hetereogeneoak. Substantzia puruak.
  • Eguneroko bizitzarako sistema materialak: disoluzioak eta koloideak.
  • Nahasteak banatzeko teknikak: iragazpena, dekantaziao, banaketa magnetikoa, lixibiazioa, kromatografia.
  • Metodologia zientifikoa garatzeko Ikerketa proiektua.

Ebaluazio-irizpideak

1. Ikerketak egitea metodolgia zientifikoa aplikatzen

2. Hizkera zientifikoa modu egokian erabiltzea, ikasleen mailari dagokion testuinguruan

3. Laborategiko materiala eta segurtasun-arauak modu zuzena sailkatu eta erabiltzea.

4. Ideia zientifikoak beste arlo batzuetako aplikazioekin erlazionatzea.

5. Sistema materialak aztertzea, substantzia eta nahasteak desberdintzen eta banaketa-metodoak aplikazten

Ebaluazio-indikatzaileak

Ikusi "Epaia" atala

Susmagarri-koadroaren irtenbidea. Hiltzailea idazkaria da, noski.

GIFT BIZIDUNAK ETA BADGETAK

quimica 10
quimica 21