Kaixo, Jones Doktorea naiz, ikerketaren zuzendaria. Eseri, mesedez, prozesua bideratuko dut zuekin batera. Txostenak adierazi duenez, Martens Irakaslearen bulegoan zeunden froga batzuk ditugu eskuetan. Autopsiak Julius Martens alergia batzuek jota hil dela egiaztarazten du. Beraz, froga hauetariko batzuk heriotzaren kausa izan daitekeela pentsatzen dugu, hau da gure lehenengo hipotesia.
Frogak, azken finean, substantzia kimikoak dira, aztertu behar ditugun sistema materialak. Geure burua ikerketan janzteko estrategia batzuk proposatzen dizkizuet. Aurrera!
Materiaren propietateak eta sailkapenari buruzko informazioa eskuratu behar dugu. Hona hemen informazioa. Ondo bareneratzeko, taldean, irakurketa partekatuta egingo dugu. Ondoren, ariketa interaktiboekin osotuko dugu.
INFORMAZIOA
Materiaren definizioa: espazioa bolumena okupatzen den guztia eta masa duen guztia. Materiaz inguratuta daude, landare bat, zakur bat, edaten dugun ura edo arnatzen dugun airea materia dira, solidoak, likidoak edo gasak izanda.
Natura substantziez eta substantzien nahasketez osaturik dago, hala, arrokak hainbat substantziaz osaturik daude; edozein gizakiren gorputza ere substantziaz osaturiko sistema materiala da, eta bai itsasoko ura eta airea ere. Sistema materialak puruak edo nahasketak dira. Nahasteak, duten itxuraren arabera, bi motatakoak izan daitezke: sistema homogeneoak eta sistema eta heterogeneoak. Hona hemen sailkapena.
Substantzia purua, baldintza fisikoak edonolakoak izanik ere, konposizioa aldatzen ez duen materia da. Substantzia puruak ezin dira substantzia sinpleagotan deskonposatu prozedura fisikoak soilik erabiliz. Bi motatako substantzia puruak daude:
Nahastea zenbait substantzia puru konbinatuz sortutako materia da. Substantzi puru desberdin horiek prozedura fisikoen bitartez banan daitezke. Bi nahaste mota daude:
Materialen nahasteak bai Naturan, bai gure inguruko bizitzan arruntak dira, kafea, entsalada edo aspirina bat, adibidez.
Orain taldeka antolatzen gara. A3 tamainuko kartulina eta post-itak hartzen ditugu.
1) Lana banatzen dugu, bakoitzak hurrengo kontzeptuetatik, bost hartzen ditu eta pos-it baten kokatzen ditu, bere definizioarekin batera.
SOLIDOA / LIKIDOA / GASA / MATERIA / MASA / BOLUMENA / SUBSTANTZIA PURUA / KONPOSATUA / ELEMENTUA / ATOMOA / METODO KIMIKOAK / METODO FISIKOAK / HANASTEAK / DISOLUZIOAK / NAHASTE HETEREOGENEOA / NAHASTE HOMOGENEOA / TAULA PERIODIKOA / SOLUTOA / DISOLBATZAILEA / NATURA
2) Guztion artean kontzeptu-mapa egiten dugu A3ko kartulinan, post-it guztiak kokatzen, geziekin eta esaldiekin konektatzen eta eguneroko bizitzaren adibideak jartzen.
3) Behin eginda, bakoitzak bere koadernoan kopiatzen du mapa.
Kontzeptu-mapa on bat egiteko orientabideak:
Ataza egiteko saio bat emango duzue.
10 puntu gehitzen ditugu, aurrera!
Ondo, orain materiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasi ditugu, baina ikerketatu behar ditugun frogak nahasteak dira. Nola aztertuko ditugu? Beren osagaiak nola banatzen dira? BIDEOGELARA pasatzen gara, sartu mesedez.
GEHIAGO?
Frogak Auzetegi Nagusiaren aurrean aurkeztu behar direnez, kontzeptu hauek ondo azaltzea ezinbestekoa izango da eta hau erreza da gure ondoan dauden sistema materialen adibideak erakusten badizkiegu. Taldean lana banatzen, bakoitzak bilatuko ditu bere etxean: bi substantzia puru, bi nahaste homogeneoak eta bi heterogeneoak. Adibide hauen argazkiak Pinterest taula batean kokatuko ditugu, deskripzio batekin lagunduta . Era honetan erakusketa birtual txiki bat izango dugu prest.