Taldeak

Taldeetan (lau ikasle) antolatzen dugu eta abatarra aukeratzen dugu:

1. taldea: Bones

2.taldea: CSI

3.taldea: X files

4.taldea: Criminal minds

5.taldea: Elementary

6.taldea: Sherlock

Ondo? bikaina!, 5 puntu lortu ditugu!

Aurretiko txostena behin irakurrita, jo eta ke aritzen gara. Kasuari ebidentzia zientifikoak emateko ataza batzuk burutzen joango gara. Aldi berean prozesu osoa dokumentatuko dugu. Gure zuzendariak, Jones Dotorea, ikerketan zehar zuzenduko eta koordinatuko gaitu. Gure etsai nagusia denbora da. Horregatik, ataza garaiz bukatzen dugunean puntuak lortuko ditugu. Honela ez bada, penalizazioa jasoko dugu eta beste aparteko ataza bat garatu behar izango dugu lana berreskuratzeko. Puntu gehiago eskuratu ahal ditugu Jones Doktoreak proposatzen dizkigun beste ataza batzuekin.

Kasua aurrera ateratzeko, ikerketaren pausoa guztiak garatzeak garrantzi handia du, baita ez galtzea era, azkenean, gure txosten forensea epaiketa batean aurkezteko informazio guztia izan behar dugulako. Atazak epez gainditzeko, ezinbestekoa da elkarlanean aritzea. FORO atalean, Jones Doktoreari zalantzak galdetzeaz gain, ikasitakoa gure kideekin partekatzeko aukera izango dugu eta, beharrezkoa denean, laguntza eskatu edo eskeini. Kooperazioak ere aparteko puntuak lortzeko balio izango du.

Nahiz eta taldean lan egin, behin bukaturik, ekoizpena nork bere PORTFOLIOan kokatuko du. Era honetan, pertsonalizatu edo handitu ahal izango du. Doktoreak bere onarpena emango digu eta ikerketaren emaitzen jarraipena egingo du EPAIA atalean, non ebaluazio-modua ere kontsultatzeko aukera baitugu.

Lan bukatu ondoren froga handia gaidetzea gai izango gara.

Aurreko txostenean krimenaren eszenatokian hartutako froga batzuk aipatzen dira. Lan planifikatzen hasiko gara. Lehenengoa, talde bakoitzean ideiak antolatzen ditugu hurrengo galdesortan, 1-2-4 dinamika erabiliz, gero ikerketa-talde guztiekin elkartrukatu eta osotzeko.

Gure ikerketaren pauso batzuk planifikatzea gai gara?

  • Zer ikerketatu behar dugu?
  • Zeintzuk dira frogak?
  • Zein da gure hasierako hipotesia?
  • Zer jakin behar dugu kasua irtenbideratzeko?
  • Informazio, nondik atera ahal dugu?
  • Zein izango da gure azken ekoizpena?

Pixka bat gehiago argitu gara? Noski. 50 puntu.

Gure ikerketa hasteko Jones Doktorearen bulegora joan behar gara. Berak gidatuko gaitu...tok tok, sorpresa berriak dauzkagu...