09. Disoluzioak

Esan dugun bezala, Julius irakasleak gatza nabarituz gero, ez lukeen edatuko edalontzian zegoen likidoa. Disoluzioa apropos prestatuta zegoen horretarako. Epaimahaileen aurrean hau demostratzeko, disoluzio batzuk prestatu behar ditugu. Baina, aldez aurretik disoluziei buruzko informazio gehiago ikasiko dugu.

Dakigunez, disoluzioak nahaste homogeneoak dira. Ikerketa honetan lan egiten ari gara solidoak likidoetan disolbatutako disoluzioekin, baina mota guztietako disoluzioak daude (solido bat beste solido batean, gasa likidoetan...). Disoluzio batean, kopuru gehiago duen substantzia DISOLBATZAILEA deitzen da eta kopuru gutxiagoan daudenak SOLUTOAK. Adibide batzuk:

Bakoitzak bilatzen du Interneten disoluzio mota desberdinetako adibideak. Gero, taldean, "folio birakaria" dinamika jarraitzen dugu, hau da, folio huts batean batek adibide bat idazten du eta besteari luzatzen dio...eta honela guztiek gutxienez 8 adibide izan arte. Ondoren, aurreko taula bezalako batean antolatzen ditugu. Amaitzeko, komunean jartzen dugu ikasgelan eta, adibide gehiagorekin aberazten dugu gure taula.

Kontzentrazioaren adierazpena

Disolbatzailea eta solutoaren kopuruek disoluzioa baten KONTZENTRAZIOA zehazten dute. Kontzentrazioa ez dago disoluzioaren kantitatearen menpe, baizik eta beren osagaien proportzioa. Proportzio honen arabera, ondorengo sailkapena egiten da:

  • Disoluzioa diluitua: solutoaren proportzio txikia da, dizolbatzailearenarekin konparatuz.
  • Disoluzioa kontzentratuta: solutoaren proportzio altua da, dizolbatzailearenarekin konparatuta.
  • Disoluzioa asegabea: ez du solutoaren kantitate gehiagorik onartzen, kopurua gainditzen bada, solutoa prezipitatzen da.

Kontzentrazioa adierazteko modurik ohikoenak honako hauek izan ohi dira:

  • Masa: solutoaren gramoak / disoluzioaren litroko
  • Portzentaia: solutoaren gramoak / disoluzioaren gramoko X 100

Adibidez, gatza eta urako disoluzio bat harturik, 60 g/litroko dela esaten dugunean, ez dugu esan nahi disoluzioaren litro oso bat egin behar dugula, baizik eta litro bat izango bagenu, solutoaren (gatza) 60 gramo egongo liratekeela.

1.adibidea: disoluzio bat prestatzen dugu, gatzaren 20 gramo urari botatzen, 500 mililitroko bolumena izan arte. Zein da bere kontzentrazioa masaz adierazita?

Kasu honetan, gatza solutoa da eta ura disolbatzailea. Disoluzioaren bolumena 500 ml = 0,5 litro Beraz:

Kontzentrazioa masaz = 20 g / 0,5 l = 40 g/l.

2. adibidea: gatzaren 2 g. eta azukrearen 3 gramoko disoluzioa prestatu dugu, uraren 100 gramotan. Soluto bakoitzeko masaren % kalkulatzen dugu.

Lehendabizi, solutoak (gatza eta azukrea) eta disolbatzailea (ura) identifikatzen ditugu. Disoluzioaren masa osoa nahasketan dauden substantzia guztien masa izango da, hots, 2 g + 3 g + 100 g = 105 g. Beraz:

Gatzaren % masaz = (2 g / 105 g) · 100 = 1,9 %, disoluzioan gatzaren %

Azukrearen % masaz = (3 g / 105 g) · 100 = 2,8 %, disoluzioan azukrearen %.

Orain ariketa batzuk egitea komeni zaigu, kalkuluak ondo ikasi arte. Irtenbideratzeko "Boligrafoak erdian" dinamika jarraitzen dugu. Lehendabizi, norberak ariketa pentsatzen du ezer idatzi barik. Ondoren, taldean pentsatu duguna komunean jartzen dugu ariketaren ebazpena ateratzen. Orduan bai, nork bere koadernoan idazten ditu emaitzak.

Prest gaude disoluzioekin lan egiteko. Gogoratzen dugu galdera: zein da hiltzaileak bota duen gatzaren kopurua zaporea ez nabaritzeko? Ura eta gaztaren disoluzio batzuk prestatu behar ditugu, kantitate berarekin (100 ml) eta konzentrazio desberdinarekin, prozeduraren pausoak azaldu eta beste taldekideekin frogatu "kata" bat eginez.

Hasteko disoluzio bat prestatzen dugu, adibide moduan: 70 gr./l 100 mililitroko matrazean.


Materialak:

  • Balantza
  • Erloju-beirak
  • Matraze aforatuak
  • Prezipitatu-ontziak
  • Koilarak
  • Hagazkak
  • Inbutua
  • Plastikozko edalontziak
  • Ura eta gatza

Prozedura:

  1. Kalkulatzen dugu zenbat solutoa behar dugun emandako kontzentrazioa lortzeko.
  2. Koilararekin hartzen, erloju-beira batean kokatu eta gero, balantzan pisatzen dugu. Noski, erloju-beirarena kentzen zaio.
  3. Solutoa edalontzi batean jartzen da disolbatzaile pixka batekin arrastatuz, aldi berean irabiatuz
  4. Nahastea matraza aforatura inbututik pasatzen dugu, disolbatzaile osoa gaineratzen, disoluzioaren bolumena osotu arte.
  5. Plastikozko ontzi batean jarri eta dastatu, gatza nabaritzen da?

Aurreko disoluzioan gatza nabaritzen bada, orain kontzentrazioa gutxiagoko beste hiru prestatzen ditugu, prozedura bera jarraitzen.

Ataza behin eginda, bakoitzak txosten batean antolatuko du eta posta elektronikoz bidaliko dit. Erabili nahi duzuen formatua (testua, diapositibak, horma-irudia...).

  1. Hasierako hipotesia:
  2. Hipotesia demostratzeko egin dugun esperimentua:
  3. Erabili dugun materiala:
  4. Prozedura:
  5. Emaitzak:
  6. Ondorioak:

Disoluzioari buruz ikasteko, esperimentua eta txostena egitek 4 saio emango ditugu.

Gaindituta? ba...honek 100 puntukoa da!!!!...eta ZIENTZIALARIEN NAGUSIEN domeka:

Ikasten ari garenari buruzko hausnarketa egiteko mementua heldu da. Bakoitzak pentsatzen du:

  • Zer ikasten nabil? Zein den proiektuaren fasea esaldi gutxitan laburtzeko gai naiz?
  • Zer da zailena? nola gainditu ahal dut?, nork lagundu ahal dit?
  • Zer da gehien gustatzen zaidana?, nori eman diezaoket laguntza?

Zure zalantzak, sailtasunak edo kide baten laguntzaren eskaintza FOROan sartu, mesedez

Detektibeek Julius Irakaslearen kide batzuen bulegoak miatu dituzte, hiltzailearen arrastren bila. Era berean galdeketa batzuk burutu dituzte eta informazio osoa luzatu digute. Aztertu eta lortu ditugun datu esperimentalekin konparatu behar dugu. Susmagarrien deklarazioak aztertzera goaz.