Detektibeek Julius Irakaslearen kide batzuen bulegoak miatu dituzte, hiltzailearen arrastren bila. Era berean galdeketa batzuk burutu dituzte eta 6 pertsona susmagarri identifikatuta daude. Informazio osoa txosten batean luzatu digute. Goaz aztertzera!
Txostena irakurmen kooperatiboaren bidez aztertuko dugu, gero datuak taula batean antolatzeko. Saio erdia dugu, tik tak...
Detektibeen Txostena: Julius Martens irakaslea
Aurretiko oharrak
Julius Martens irakaslea fama handiko zientzialari zen. Bere ikerkuntzak Howard Unibertsiatean garatzen zituen. Pasa den hilabetean hilda aurkitu zute normalean lan egiten zuen bulegoan. Gela hankaz gora zegoen, ea den dena lurrean eta tiraderak irekitak. Irakasleak merkataritza-produktu batean lan egiten zuen eta bere aurkikuntzak diru kopuru ugari suposatuko luke, bai bere buruarentzat, bai Unibertsitatearentzat. Ikerketa honen ikerlana ez da aurkitu bulegoan, beraz, lapurtu diotela susmatzen dugu.
Krimenaren eszenatokian froga batzuk hartu eta laborategira eraman dira identifikatzeko: edalontzi bat ur kutsatuarekin, katilua zerealekin, suizidio-oharra tintaz idatzita, loreontzi bat eta jantokiko erretilua.
Ikerketak
Unibertsitaeko langile guztiekin berba egin da, batez ere, hurbil dauden pertsonak, ikerketa antzekoetan lan egiten dutenak. Elkarrizketa hauetan informazio interesgarriak atera dira. Hauetariko bat ezinbestekoa, bere idazkari pertsonalak esan digu elikadura-alergia batzuk zituela. Autopsiak adierazi du, substantzia alergenoaren kausa, bihotzeko bat eman diola. Ondorengo bi elementu hilgarria izan liteke: gatza eta burdina.
Ikerketak, beraz, hilketa izan dela dio.
Galdeketen emaitzak
Itaunketa batzuk egin ondoren, detektibeek sei pertsona susmagarri aukeratu ditutze eta beren bulegoetan zehatz mehatz arakatu dute, ebidentzien bila. Hona hemen emaitzak.
Helen Bones Doktorea. Bones Doktoreak Martensen ikerketen atzean zegoen aspaldi. Unibertsitatean hainbat urte eman ditu eta oraindik ezta artikulurik ez diote argitaratu. erreta dago. Lekuko batzuek ikusi dute, krimenaren egun berean, nola sartu zen Martesen bulegora bizpahiru aldiz eta haserre atera. Berak esaten du laborategian zegoela, baina inork konfirmatu ahal du. Batzuek adierazten dute haien artean amodio-kontu bat zegoela, baina susmoak besterik ez dira. Bere bulegoan gatza-hondakin batzuk aurkitu dira erretilua batean, mahonesa eta kafearekin nahasturik. Normalean tinta gorriko errotulkia erabiltzen du.
Tom Watson irakaslea. Martens irakasleak duen ikerketan lan egiten zuen, baina orain arte ez du emaitzarik lortu. Unibertsitatean oso ezagunak ziren haien arteko eztabaida gogorrak, batzuetan irainak ere entzunda. Inork ez du Martensen bulegoan sartu edo atera ikusi, are gehiago, bere idazkariak zehaztatzen du azken garaietan bere etxean bertan lan egiten zuela eta bakarrik posta elektronikoaren bidez komunikatzen zuela berarekin. E-mail baten datak konfirmatzen du krimenaren egunean ez zegoela Unibertsitatean, baina agian beste pertsona batek, beren ordez, idatzi ahal zuen, inoren susmoak izateko. Bere bulegoan bai gatza bai zerealak aurkitu dira jantokiko erretiluan. Aldi berean, gatza, esnea eta zukua. Errotulki berdea erabiltzen du.
Harold Bond Zuzendariak. Oso gaztea izan arren, goi mailako pertsona dela pentsatzen dute guztiek, urte gutxitan bere Departamenduaren zuzendaritzan egoeta lortu duelako. Julius Martensekin lan egiten zuen, beren arteko harreman adeitsua izanda. Azken bolada honetan, nahiko urduri zebilen, Martensen ikerketak oso luzatzen direlako eta berak ekoizpena dirutza ordainduko dion enpresa batekin salduta duelako. Egun hartan bi klase eman eta gero, bere bulegora jo zuen. Loreontziaz beteta dago eta bere erretiluan zerealak, zukrea eta gazta zeuden. Beti errotulki urdinez idazten du.
James Mathews Zuzendariordea. Eskarmentu gehien duen irakaslea da Unibertsitatean. Hala ere, bere lanak inozi ez dira aipagarriak izan, baina Fakultatean emandako dedikazio-urteak eta bere ezaguera administratiboei esker, kargua lortu du. Ez du harreman onik Julius Martensekin, beti egon da kritikatzen pertsona desordenatua eta kaotikoa izateagatik. Galdetegian erantzun du hilketaren momentuan bakarrik zegoela bere bulegoan sartuta. Martesen bulegoan aurkitutako loreontzi antzekoak ditu eta bere janariaren artean, esnea eta laranja-zukuaz gain, burdinazko zerealak ere aurkitu dira. Errotulki gorria eta urdina erabiltzen ditu.
Sara Martens Bekaduna. Irakaslearen alaba da. Unibertsitatean ikasten dabil eta, orain dela sei hilabete, Bond Zuzendariarentzta bekadun moduan egiten du lan. Handik geroztik, bere aitaren harremana ez da bat ere ona izan, berarekin batera eta ez "gazte sasijakintsu eta Paly Boy" honekin aritzea nahi zuelako. Askotan eztabaidatzen zuten pasabideetatik. Errotulki gorri eta berdeak erabiltzen ohi zituen. Bere aitari bezala, kafea, gazta eta nahonesa gutatzen zaizkio, baina berak alergiarik ez duenez, beti gatzarekin jaten du.
Henry Walter Idazkaria. Martens Irakaslearen idazkaria izan da azken lau urte hauetan. Bere lan guztiak eguneratu eta garbira pasatzera laguntzan zuen, bere ikerketaren aurrerapenak guztiz ezagutzen zituen, beraz. Fakultatean komentarioak egitea gustatzen zitzaionez, irakaslearen haserreak maiz jasotzen zituen. Ikasle batzuek esan dute gorrotatzen zuela eta, honela jarraituz gero, ikerketaren berri Watson Irakasleari luzatzea pentsatu zuela. Krimenaren momentuan Julius Martesen ondoko bulegoan zegoen, jaten eta musika entzuten. Bere erretiluak kafea, mahonesa, gurina, gatza-hondakin batzuk eta zerealak burdinekin zituan. Beti erabiltzen du boligrafoz, baina noizean behin errotulki gorriak edo urdinak ere bai.
SUSMAGARRIAK
GATZA
ZEREALAK+ BURDINA
LOREONTZIAK
ERROTULKIA
ELIKAGAI-HONDAKINAK
ERRUGABE EDO ERRUDUNA
Zorionak! Hiltzaila nor izan den badakizu! 25 puntu gehiago.
Datu hauekin txosten forensea egiteko prest gaude.