04 Ur Baso Kutsatua

Ikertuko dugun lehenengo lagina edalontzi batean zegoen isuri bat da. Ura dirudi, baina oso kutsatuta dago, substantzia batzuk nahastuta. Batzuk ondo ikusten dira, arkatzaren txirbilak, klip metalikoak, area eta koipea. Ez dakigu zeozer gehiago uraren disolbatuta dagoen. Julius Martensen herioatzaren karia gatza da, edalontzian aurkituko dugu?

Jones Doktoerearen bideogelan ikasitako nahaste metodoak aplikatu behar ditugu.

Taldeka lan egiten, nahastea laborategian aztertzen dugu, bere osagai guztiak banatu arte. Egiten dugun heinean, hurrengo CHEKING-ORRIA beteko dugu, erabilitako metodoak eta emaitzak ere idazten.

Laginaren edukia

Banatzen duguna

Banaketa-metodoa

Zer geratzen da

Ura + klipak + arkatzaren puzkak + area, oiloa + ????

Klipak

Imanazioa

Ura + arkatzaren puzkak + area, oiloa + ????

Ura + arkatzaren puzkak + area, oiloa + ????

Ura ...

Materialak:

  • Nahaste problema (250 ml. ura, substantzia disolbatuta, arkatzaren txirbilak, area puxka bat, 25 ml. koipeA, klip metalikoak)
  • Prezipitatu-ontziak
  • Matrazeak
  • Kristalizadorea
  • Petriren kaxak
  • Inbutuak
  • Irabiagailua
  • Dekantazio-inbutua
  • Pipetak
  • Laborategiko euskarriak
  • Matxardak
  • Iragazpapera
  • Imanak
  • Sukaldeko iragazki txikia

Prozedura:

1) Klip metalikoak eskuratzeko, banaketa magnetikoa metodoa erabiltzen dugu. Imana nahastera hurbiltzen dugu klipak harrapatzeko.

2) Arkatzaren txirbilak iragazketaren bidez banatzen ditugu. Sukaldeko iragazki txiki batekin hartzen dira.

3) Orain, area banatzeko ere iragazketa erabiltzen dugu, baina iragazpapera erabiliz. Nahastea denbora pixka bat jalkitzea utzi eta gero, koipea beste edalontzi batera pasatzen dugu apurka apurka, iragazketa ez oztopatzeko. Ondoren, matrazea hartu eta iragazpapera bere ahoan kokatzen dugu. Nahastea irabiatzen dugu eta iragazten dugu. Paperean area geratuko da eta matrazean laginaren gainerakoa. Azken honi, behin prozesu hau bukaturik, koipea berriro gaineratzen diogu.

4) Ura eta koipea ikusten dira. Bi substantziak banatzeko dekantazio metodoa erabiltzen da. Dekantazio-inbutuaren muntai egin ondore, nahastea pasatzen dugu. Giltza apurka apurka irekitzen da, ura osoa prezipitatu-ontzia izan arte.

5) Orain nahaste homogeneoa besterik ez dugu ontzian. Nahaste honetan ea zeozer disolbatuta dagoen ala ez, pipetarekin ml batzuk hartzen ditugu eta Petriren kaxa batera pasatzen ditugu. Aste batzuk itxaron eta gero, ura guztiz lurrundu arte, kristalizazioaren bitartez substantzi bat agerian geratuko da.

Lana egiteko saio bat dago

Bikaina! 50 puntu gehitzen dizkiogu eta beste lagin baterako prestatzen gara.

GEHIAGO?

Aparteko 10 puntu gehiago izan ahal badituzu, hurrengo jarduerak egin dezakezu (banaka edo taldeka). Horretarako Manuel Díaz Escaleraren irakaslearen bloga kontzultatu eta gero, etxean egin eta emaitzen argazkiak ikasgelara ekarri behar dituzu.