Irakurketa tutoretza eta sustapena

Juanjo Navero Carrasco. IPI Sansomendi. Gasteiz.

IPI sansomendi

IPI Sansomendiren lan filosofia ikas-komunitateak dira. Lan filosofia horren baitan arrakasta-metodologiak erabiltzen ditugu, besteak beste, talde elkarreragileak, tertulia literarioak eta batik bat gu gehien identifikatzen gaituena, etapen arteko tutoretza prozesuak. Prozesu ezberdinak erabiltzen ditugu baina gehien darabilguna irakurketa sustapena da.

Lehendabizi, zentroa nolakoa den, bere ezaugarri eta berezitasunak eta eraman duen ibilbidea azalduko ditut gure bilakaera ulertu dadin.

Ondoren, zehatzako azalduko ditut, Haur Hezkuntzan hasita DBHra egiten ditugun jarduerak. Beti ere, hari gidaria irakurketa prozesua dugularik.

Ideia nagusia irakurketa sustapenean edo ikasleen arteko tutoretzan oinarritzen da. Ikasle nagusiek tutorizatu, gidatu eta lagundu egiten dituzte ikasle gazteagoak, zein une ebolutibotan eta zein etapatan dauden kontuan hartuz.

Metodologia irakurketan oinarritzen da baina modu ezberdin batean; ez dago derrigortasunik, ezta galderarik ere, irakurketarekiko zaletasuna eta gozamena bilatzen dira, beste pertsona baten konpainian. Irakurri aurretik, kontratu bidezko konpromezua egiten da lanaren nondik norakoak zehazteko; ikasleen parte-hartze aktiboa lortzen da horrela.

Oro har, heterogenotasuna bilatzen da eta ez hainbeste maila akademiko berdina dituzten ikasleak elkartzea. Helburua irakurketa hobetzea eta berdinen arteko harreman positiboak sustatzea da.

Baliabideak

Bibliografia

  • AGÜERA ESPEJO-SAAVEDRA, I. Animación a la lectura con niños.Editorial CCS, Madrid, 2012.
  • AGÜERA ESPEJO-SAAVEDRA, I. Animación a la lectura con adolescentes. Editorial CCS, Madrid, 2013.
  • MEC. Leer.es. Irakurzaletasuna bultzatzeko gunea. Irakasle, guraso eta ikasleentzako atalak eta adituen artikulu interesgarriak ditu.
  • NEMIROVSKY, M. ETA BESTE BATZUK. Experiencias escolares con la lectura y la escritura. Graó, Barcelona, 2009.
  • QUINTANAL DÍAZ, J. Actividades lectoras en la escuela infantil y primaria. Editorial CCS, Madrid, 2013.