Bikoteka irakurtzen

Marivi Fernandez eta Carmen Ruiz. Irungo berritzegunea.

Bikoteka_Irakurtzen_2014-...-30-EHU-UdakoIkastaroak-2

Bikoteka Irakurtzen hezkuntza-programa bat da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Institutuko Berdinen arteko Ikaskuntzari buruzko Azterketa Taldeak sustatua. 2009-10 ikasturtean, eta GRAIko zenbait kidek Euskadin lankidetzan oinarritutako irakaskuntzaz emandako ikastaroen eta hitzaldien ondorioz, Bikoteka Irakurtzen sarea sortu zen; bertan, Irungo eta Ordiziako berritzeguneak hasi zirela. Hortik aurrera, beste zonetara zabaldu zen hiru lurraldeetan.

Programaren helburu nagusia irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleek eskola-arrakasta lortzeko. Jarduerak (binaka irakurtzea eta irakurritakoa ulertzea) egituratuta daude ikasleen bikoteak era autonomoan lan egin ahal izateko.

Programa ikas kooperatiboaren egitura batean oinarritzen da: berdinen arteko tutoretzan. Hori egiteko, bikoteko ikasle batek irakaslearen lana egingo du, eta bestea ikaslearena. Honela biek ikasten dute: tutorea, irakastea ikasteko modu ona izan daitekeelako; eta tutoratua, kide tutorearen laguntza egokia eta iraunkorra jasotzen duelako.

Helburu nagusia irakurketaren gaitasuna garatzea bada ere, horrekin batera lortu nahi diren beste helburuak honako hauek dira: ikasleak autonomoki lanean aritzea, eta era kooperatiboan lan egiten ikastea.

Irakaslearen rola ere aldatzen da lan egiteko modu honetan: ikasleei kooperazioan trebatzen lagundu behar die eta materialak ezagutu, aukeratu (eginak dauden artean), prestatu… egin behar du, eta irakurketa saioetan ikasleak behatu eta laguntza doitua eman (beharrezkoa denean).

Irakasleen arteko lan kooperatiboa sustatzeko, irakasle-sareak antolatu dira, Berritzeguneetan egin diren mintegien bidez baita plataforma birtualen bidez. Guzti honi esker esperientziak eta materialak konpartitu eta aztertzen dira, eta material berriak sortzen dira.

Programa honen beste zutabe nagusi bat familien kolaborazioa da. Honen bidez, eskolan egiten den lan modua etxean ere egiten da, familiaren inplikazioarekin.ž

Bibliografia:

BLANCH, S., DURAN, D., VALDEBENITO, V. I FLORES, M (2013). The effects and characteristics of family involvement on a peer tutoring programme to improve the reading comprehension competence. European Journal of Psychology Education, 28 (1), 101-119.

DURAN, D. Y FLORES, M. (2013). Influencia de la tutoría entre iguales en el desarrollo de la comprensión y el autoconcepto lector. Investigación en la escuela, 81, 67-78.

FLORES, M., & DURAN, D. (2013). Effects of Peer Tutoring on Reading Self-Concept. International Journal of Educational Psychology, 2(3), 297-324.

VV.AA, Grao, 2001. Evaluación de la comprensión lectora: Pruebas ACL (1º-6º de Primaria)