Ikasketa kooperatiboa: irakurtzeko estrategiak lantzeko baliabide

Irene María
González Mendizábal. Basauri-Galdakaoko Berritzegunea.

IKASKETA KOOPERATIBOA ETA IRAKURKETA


Berdinen arteko elkarreragina baliabide didaktiko oso lagungarria da ikasgelan irakurmena garatzeko, bai eta hizkuntzen irakaskuntza barruko beste esparruak lantzeko ere.

Saio honetan aurkeztuko dugun Ikasketa kooperatiboa berdinen arteko elkarreraginean dago oinarrituta. Metodologia honetan, ikasleak, hiruzpalau kidez osatutako talde heterogeneoetan bilduta, elkarri laguntzen diote ikaskuntza prozesuan, elkarrekiko menpekotasun positiboa sustatuz. Gelan dugun aniztasuna modu honetan kudeatuz gero, “ikasle desberdinek batera ikastea” lortu daiteke (Pere Pujolas, “Claves sobre el aprendizaje cooperativo”, GRAO, 2008).

Azken urte hauetan, Basauri-Galdakaoko Berritzegunean, Vic-eko Unibertsitateko “Kooperatzen ikasi/Ikasteko kooperatu” programari lotutako mintegian, metodologia honekin aritu gara, Jose Ramon Lagok tutorizatuta. Programa honetan, ikasketa kooperatiboa gelan ezartzeko ibilbide zehatza proposatzen da hiru lan-eremuren inguruan: A Eremuan (taldearen kohesioa), B Eremuan (talde-lana, ikasteko eta irakasteko baliabide gisa) eta C Eremuan (talde-lana, ikasi beharreko eduki gisa).

B Eremuaren barruan, “egitura kooperatiboak” proposatzen dira, hau da, gelako jarduerak era kooperatiboan egituratzeko teknikak. Egitura horietako batzuk oso egokiak dira irakurketa estrategiak garatzeko ikasleengan: Irakurketa partekatua, folio birakaria, hitzen jokoa, 1-2-4… Horietako batzuk aztertuko ditugu saio honetan.

Irakurmenaren garapenari begira, metodologia honetan, ikasleei irakurketa esperientzia aberatsagoak eskaintzen zaizkie, elkarrekiko laguntza eta elkartrukea baliatuta; izan ere, gune kooperatiboetan lan eginik, irakurtzeko estrategiez jabetzeko aukera gehiago edukiko dute ikasleek, eta apurka-apurka gero eta irakurle autonomoagoak eta eraginkorragoak izango dira.

En el trabajo sobre lectura en el aula, como en otros ámbitos de la enseñanza de las lenguas, el uso y aprovechamiento de la interacción entre iguales se presenta como un recurso didáctico fundamental.

El aprendizaje cooperativo del que aquí nos ocuparemos especialmente, basado también en la interacción entre iguales, permite que los alumnos y alumnas, distribuidos en equipos de 4 personas (+/-), de configuración heterogénea, se ayuden mutuamente en el aprendizaje, creando entre sí una interdependencia positiva y consiguiendo que realmente “aprendan juntos alumnos diferentes” (Pere Pujolas, “Claves sobre el aprendizaje cooperativo”, GRAO, 2008).

Dentro del planteamiento que hemos seguido estos últimos años en el Seminario de aprendizaje cooperativo vinculado al programa de la Universidad de Vic “Aprender a cooperar/Cooperar para Aprender” del Berritzegune de Basauri-Galdakao, tutorizado por José Ramón Lago, se propone la intervención en tres grandes ámbitos para la implementación de esta metodología en el aula: Ámbito A (la cohesión de grupo como requisito para cooperar), Ámbito B (trabajo en equipo como recurso para enseñar/aprender) y Ámbito C (trabajo en equipo como contenido a aprender). Dentro del Ámbito B, se propone el uso de diferentes técnicas que estructuran de manera cooperativa la actividad del aula (estructuras cooperativas) y en el campo que nos ocupa, algunas de estas estructuras pueden ser muy útiles para el desarrollo en el alumnado de las estrategias de lectura: “Lectura compartida”, estructuras simples como el “Folio giratorio”, “Lápices al centro”, “”El juego de palabras”, “1-2-4”...

Se trata de brindar a los alumnos y alumnas situaciones de aprendizaje en las que, ayudados de sus iguales y favoreciendo el intercambio entre ellos/as, tengan mejores experiencias de lectura y puedan ir incorporando estrategias que les permitan poco a poco convertirse en lectores autónomos y competentes.