Miren Billelabeitia Bengoa. IES Mungia BHI.
Duela bi hilabete ostiral eguerdian institututik etxera nindoala, hasita nengoen orduko aurkezpen honi buruz gogoeta egiten, burura etorri zitzaizkidan goizean bertan eta aurreko egunean 4.DBHko ikasleekin izandako Kafkaren Metamorfosia-ri buruzko solasaldian sorturiko adierazpen batzuk.
Solasean, eleberriaren hasiera etorri zen harira, zer dela eta planteatzen duen egileak horrelako bat bateko hasiera, Gregor zomorro bihurturik esnatzea alegia, inolako azalpen ez justifikaziorik gabe. Berehalakoan, eta power point batean elkarren ondoan, paraleloki, jar daitezkeen irudien antzera idazle famatu baten saio literario baten hasiera ikusi nuen begi aurrean. Saio horren hasieran, Nobel saridunak Kafkaren kontaketa moduari buruz berrogeita hamar urte lehenago zioena bat zetorren ikasleek planteatutakoarekin.
Nola zitekeen? Zelan heldu ziren hamabost urteko ikasleak idazlea ezagutu gabe hark ateratako ondorioetara? Erantzuna irakurketa eta literatura lantzeko eta gozatzeko darabilgun eran datza, baita irakurtzeko jartzen ditugun erronka eta helburuetan. Bakoitzak bere iritzia mahairatzerakoan kideen iritziak osatu eta azpimarratu baino ez du egiten eta horrela ondorio osoago eta sakonago batera jo.
Honela lantzen dugu guk literatura eta irakurketa, eta horrela gozatzen dugu gozamenaz jakituriara heldu bidean.
Gurasoak ere tertulietako partaide
Idazleekin hizketan, irakurritakoaren gaineko interpretazioetan murgilduta.
Bibliografia: