Modulua hasi aurretik lehenengo Edukiak ataleko informazioa ondo irakurri. Ondoren Zereginak atalean agertzen diren urratsak jarraitu.
■ Hautatu ikasleekin digitalki ebaluagarria den jarduera bat.
■ Ebaluazioa modu digitalean egiteko tresnak birpasatu (Kit Digitala) eta egokiak izan daitezkeen bi aukeratu.
■ Prestatu tresna horien diseinua eta ezarpenak .
■ Banatu ikasleak 2 azpitaldetan (A eta B) eta talde bakoitzari prestatutako tresna bat helarazi jarduera burutu dezaten.
■ Jaso lanak ikasleengandik.
■ Hausnartu eta ondorioak atera. Laguntzeko galdera hauek dituzu:
➤ Zein tresna izan da egokiena?
➤ Zergatik?
➤ Posible da ebaluazioaren ondorio bera ateratzea bi tresna ezberdin erabiliz?
➤ Beste tresna bat proposatuko zenuke?
■ Prozesu guztia bideo-tutorial baten bidez adierazi (Kit Digitala). Puntu hauek agertu behar dira, besteak beste:
➤ Aukeratutako jardueraren definizioa.
➤ Hautatutako bi tresna.
➤ Bakoitzarekin lortutako ebaluazio-datuak.
➤ Prozesu osoaren hausnarketa.
■ Bideo-tutoriala deskargatu/gorde eta portfolioan txertatu.
■ Portfolioaren esteka entregatu. Gogoratu, ikusi ahal izateko, zure portfolioa “publiko” izan behar dela.
OHARRAK
■ Egingo dituzun bi azpitaldeak ahalik eta homogeneoenak izatea komenigarria da.
■ “Teoria” atalean dagoen “Bideo-tutorialak egiteko prozesua” izeneko dokumentua aztertu.