■ Ikasle edota familiei luzatutako atzeraelikadura digitalaren hainbat adibide hautatu (testua, audioa, bideoa...). Benetako adibiderik ez baduzu, simulazio bat egin dezakezu.
■ Adibide bakoitza zelan egin duzun azaltzen duen bideo-tutorial bakar bat grabatu. Horretan laguntzeko “Teoria” atalean dauden dokumentuak aztertu eta berrikusi Kit Digitala. Era berean hemen dagoen adibidea ere ikus dezakezu.
■ Bideotutorialean honako puntuak adierazi beharko dituzu:
Zein jarduera mota den.
Atzeraelikadura emateko aukeratutako bideak.
Nori zuzenduta dagoen (ikasle, familia, …).
Zer abantaila/desabantaila dituen.
■ Bideotutoriala deskargatu/gorde eta portfolioan txertatu.
■ Portfolioaren esteka entregatu. Gogoratu, ikusi ahal izateko, zure portfolioa “publiko” izan behar dela.
OHARRAK
■ Gutxienez, 2 adibide ezberdin aipatu (testu/audio/bideo).
■ Ematen dituzun urratsak argi eta garbi azaldu.
■ Iraupena: 2-4 minutu.
■ Gogoratu, ikasle edota familien izen-abizenak ezin direla agertu zure ekoizpenean.