Ikastaro honetan hiru lan edo zeregin sortu beharko dituzu. Zure lanak portfolio batean antolatuko dituzu, 1. zeregina, 2. zeregina eta 3. zeregina atalak sortuz, eta lanen bidalketa egiteko portfolio horren esteka bidaliko duzu.
Portfolio bat zer den ezagutzeko irakurri edukien atalean irakurri "Teoria eta edukiak" atalean portfolioei buruz duzun informazioa, eta aztertu ematen diren adibideak.
• Zure portfolioak, gutxienez, ondorengo atalak izan beharko ditu:
Azala
Aurkezpena
Aurkibidea
Atal bat zeregin bakoitzeko(4)
• Jarri zure izen-abizenak portfolioaren atal guztietan eta sortzen dituzun baliabide guztietan (audio edo bideoetan egilearen izen-abizenak esan grabazioaren hasieran).
• Portfolioa egiteko erabil ditzakezun tresnak: Google Sites, Genially, Blogger,Canva, Sway, Wordpress, Wix, Weebly...
• Kalkulu-orri, Drive edo OneDrive bezalako baliabideak ez dira portfolio kontsideratzen.
• Egile-eskubideak errespetatu. Egin zureak ez diren iturrien eta lanen aipamena.
• Gogoratu lizentziarik adierazita ez duen edozein lan "copyright " sistemak babestuta dagoela.
• Zure lana partekatu nahi baduzu kontuan izan CC lizentzia-motak.
• Ziurtatu partekatuko duzun lana “edonork ikusteko” baimena ezarrita duela.
• Bidalketak egiteko ziurtatu txertatutako estekak klikagarriak (hiperesteka) direla eta hautatu “Ireki leiho berrian” aukera.
Erabili pantaila-ebakinak egiteko tresnaren bat pantaila-argazkiak egiteko ( Windows + Shift + S) .
Netiketa zaindu foroan eta mezuetan.
OHARRA: norbaitek zeregina kopiatu duela antzematen bada, EZ OSATUA bezala kalifikatuko zaio eta ez du zeregina berriz bidaltzeko aukerarik izango.
Bi ikastaroetarako.
Jarraian hainbat ubidea gauzatu ahal izateko hainbat material lagungarri aurkituko dituzu.
PORTFOLIOA EGITEKO TRESNA DESBERDINAK
EBALUAZIO HEZITZAILEA
EBALUAZIO HEZITZAILERAKO TRESNA DIGITAL APROPOSAK
Sortutako jarduera bati feedback kuantitatiboa (0-10 edo 0-4 kalifikazioa) edo/eta kualitatiboa (iruzkinen bidez) eman diezaiokegu.
Errubrikak txertatzeko aukera ere ematen du.
Testu, bideo eta irudiak txertatzeko aukera ematen du.
Galdera mota asko eskaintzen ditu.
Itzulketa kualitatiboa edo/eta kuantitatiboa izan daiteke.
Autozuzenketa ahalbidetzen du.
Bideo bati galderak txertatzeko aukera ematen du.
Dagoeneko galderekin sortutako bideo banku bat du eskura gaika antolatuta.
Ikasleen daturik eman beharrik ez dago.
Bideoei galderak txertatzeko aukera ematen du.
Galderak aukera anitzekoak edo irekiak izan daitezke.
Autozuzenketa ahalbidetzen du.
Iruzkin bidezko itzulketa zein zenbaki bidezko itzulketa egiteko aukera ematen du.
Errubrika bidez auto-, ko- eta hetero ebaluazioa burutzeko tresna digital aproposa.
Classroomekin lotzeko aukera ematen du sortutako errubrika Classroomen oso modu errazean integratuz.
ERRUBRIKA BANKUAK
Hezkuntza Baliabide irekien bankua
Jakintzagai, etapa eta ikasmailaka filtratzeko aukera.
Adimen artifizialean oinarritutako aplikazio honek besteak beste errubrikak sortzeko tresna bat eskaintzen du.
Behin izena emanda gaztelania hizkuntza aukeratzen uzten du.
TUTORIALAK