konpetentzia digitala
KD
KD
Konpetentzia digitalak ikaskuntzarako, lanerako eta gizartean parte hartzeko teknologia digitalen erabilera kritikoa, segurua, osasungarria, iraunkorra, sortzailea eta arduratsua eskatzen du, bai eta teknologia horien bidez pertsonekin edo gailuekin elkarreragitea ere.
Konpetentzia digitalaren barruan sartzen dira informazioaren eta datuen alfabetizazioa, komunikazio eraginkorra eta hainbat kanal eta inguruneren bidezko lankidetza, hainbat hizkuntzaren erabilerari buruzko alfabetatze mediatikoa, askotariko eduki digitalen sorrera (programazioa barne), segurtasuna (ongizate digitala barne) eta herritartasun digitalarekin, pribatutasunarekin, jabetza intelektualarekin, arazoen ebazpenarekin, pentsamendu konputazionalarekin eta kritikoarekin lotutako gaitasunak.
IKASLEENTZAKO GIDA
EBALUAZIO TRESNA