■ Zure gelako jarduera bat aukeratu eta helarazi ikasleei eduki digital bat sor dezaten.
■ Jarduera bera ikasleek ebaluatzeko laguntzaren bat diseinatu (errubrika, check-list-a, semaforoa, diana, zenbakizko taula…). Saiatu zaitez datu kualitatibo eta kuantitatiboak uztartzen.
■ Aipatu dokumentu batean (1.dokumentua) hurrengo puntuak:
Jardueraren deskripzioa.
Ikasleei helarazteko bidea (ahoz, paperez, digitalki…).
Auto eta koebaluazioa egiteko laguntza tresnen deskripzioa/erabilera.
Datuen bilketarako erabiliko den bidea.
...
■ Lagungarri gisa, “Instrumentos de evaluación” eta “Evaluación entre pares” dokumentuak erabili ditzakezu.
■ Bikoteak egin (ausazkoak ala zuk eratutakoak). Gutxienez 6 ikasle aukeratu.
■ Helarazi ikasle bakoitzari ondorengo dokumentuak/baliabideak/informazioa:
Norberak eginiko jarduera.
Beste kide batek egindakoa.
Ebaluatzeko tresna(k). Berrikusi Kit Digitala.
■ Autoebaluazioa eta koebaluazioa amaitu ondoren, jaso ikasle bakoitzarengandik egindako balorazioak.
■ Datuak antolatu nahieran (kalkulu-orria, grafikoen bidez, taula baten bidez…). Antolatzaile bat baino gehiago erabil dezakezu (2. dokumentua).
■ Sortu dituzun bi dokumentuak (1. eta 2. dokumentuak) portfolioan txertatu.
■ Portfolioaren esteka entregatu. Gogoratu, ikusi ahal izateko, zure portfolioa “publiko” izan behar dela.
OHARRAK
■ Gogoratu bi dokumentu sortu behar dituzula.
■ Zure ikasle guztiekin egin ala gelako lagin bat aukeratu dezakezu (gutxienez 6).
■ Saia zaitez datu kuantitatiboak zein kualitatiboak jasotzeko tresna(k) egokia(k) aukeratzen.
■ Gogoratu bi dokumentu sortu behar dituzula.
■ Zure ikasle guztiekin egin ala gelako lagin bat aukeratu dezakezu (gutxienez 6).
■ Saia zaitez datu kuantitatiboak zein kualitatiboak jasotzeko tresna(k) egokia(k) aukeratzen.
■ Ebaluatu behar diren atalak konplexutasuna, kopurua eta tresnak ikasleen adina/jarduerari doitu.