Gaurtik Gerora 76/2023 eta 77/2023 curriculum dekretuen arabera jakintzagai bakoitzak bere konpetentzia espezifikoak ditu eta konpetentzia bakoitza ebaluatzeko hainbat ebaluazio irizpide. Ebaluazioaren erreferentea ebaluazio-irizpideak dira. Beraz, konpetentzia espezifikoak ebaluazio irizpideen bidez ebaluatzen dira.
Jakintzagai bakoitzeko programazioan kalifikazio-irizpideak definitu ditugu ebaluazio-irizpideetatik abiatuta. Horretarako, kalifikaziorako erabiliko diren jarduerak (ebaluazio-tresna edo/eta erremintak) ere definitu dira. Ikus orain arte mintegietan erabakitakoa.
Ebaluazio bakoitzean landu direnak kalifikatuko ditugu, baina ikasturte osoan zehar arloko ebaluazio irizpide guztiak landu eta erabili ditugula (tresna anizkoitzak erabiliz) bermatu behar dugu konpetentzia guztiak kalifikatu ahal izateko, alegia, ebaluazio bakoitzean ez ditugu denak landu eta kalifikatu behar, bai, ordea, ikasturtean zehar, AZKEN NOTArako. Gauzak horrela, azken boletinean, konpetentzia guztiak agertuko zaizkie.
Gaurtik Gerora Curriculuma dela eta, 23-24 ikasturtean Kalifikazio boletin berri hau adostu zen DBH eta Batxilergorako ikasle bakoitzak, jakintzagai bakoitzean lortu duen kalifikazioa eta konpetentzia espezifiko zein funtsezko bakoitzean izan duen jardun maila familiei adierazteko.
Dekretu berriaren arabera, DBHko ikasgaien kalifikazioak hitzez adieraziko dira: GU, NA, O, OO, BI. Batxilergokoak, ostera, zenbakiz adieraziko dira. Kalifikazio hori konpetentzia espezifikoetan ikasleak lortutako jardun mailaren batazbestekotik kalkulatuko da. Horretaz gain, ikasgai bakoitzeko Konpetentzia espezifiko bakoitzean lortu duen jardun maila adieraziko da.
Aipatutako nota boletinak behar bezala atera daitezen, irakasleok Inikan informazioa modu zehatz batean osatzea ezinbestekoa da. Ondorengo prozedura eta azalpen bideoetan ikasturteko momentu desberdinetan egin beharrekoak zehazten dira.
PROGRAMAZIOA DIDAKTIKOAK INIKAN SARTU
Ikasturte hasieran Inikan dugun zereginetako bat programazio didaktikoa txertatzea izango da.
Horretarako, Koadernoa> Programazioa kudeatu atalean sartuko gara.
Jarraian ikus dezakezuen bideotutorialean bertan eman beharreko pausu guztiak zehazten dira.
OHARRA: Ebaluazioan unitate bat baino gehiago baditugu, ebaluazioan ebaluatutako ebaluazio irizpide eta Konpetentzia espezifikoak eta haien ponderazioa definitzeko aparteko unitate bat sortuko dugu. Unitate honi Konpetentziak ebaluatzen ditu aukera markatuko diogu (bola berdea) eta beste unitateei ez.
Unitateari ulergarria egiten zaigun izena emango diogu ( Ebaluazio tresnak, Kalifikaziorako jarduerak...). Unitate horretan, kalifikaziorako erabiliko ditugun ebaluazio tresnak zerrendatu eta zein ebaluazio irizpiderekin lotzen ditugun eta haien ponderazioa adieraziko dugu. Modu honetan Nota partzialak atalean informazio hau bakarrik inportatuko zaigu Konpetentziak inportatu aukera baliatzen dugunean.
Beranduenez, ebaluazio bileraren bezperan, eguerdirako, gure ikasgaiko kalifikazioak sartuko ditugu, tutoreak ebaluazio bilera prestatzeko nahikoa denbora izan dezan. Dena den, komenigarria da ebaluazioan zehar gelan burutzen ditugun jarduera kalifikagarriak bukatu ahala INIKAn sartzen joatea, azken egunean nota asko izan daitezkeelako.
Gure kalifikazioak Inikako Notak > partzialak atalean jasoko ditugu.
76 eta 77/2023 Curriculum dekretuek eta 2024ko Urtarrilaren 22ko Ebaluazio aginduak arautzen duten bezala, ebaluazioaren funtsezko erreferenteak izango dira arloen, jakintzagaien eta eremuen ebaluaziorako irizpideak, curriculumean ezarrita daudenak etapa, ziklo edo maila bakoitzerako, eta ikastetxeko Hezkuntza-Proiektuko curriculum-zehaztapenean eta programazio didaktikoetan zehaztuta daudenak.
Beraz, ohikoa edo azkena deialdiko kalifikazioa kalkulatzeko, ikasleek ikasturtean zehar ebaluazio irizpideen baitan lortutako emaitzetatik abiatuko gara. Prozesu hori errazteko, Inikak, ebaluaketetako nota partzialetan ez bezala, ikasleek ebaluazio bakoitzean ebaluazio irizpide bakoitzean lortu duten kalifikazioa inportatuko digu.
Behin kalifikazio horien inportazioa eginda, ebaluazio irizpide eta konpetentzia espezifikoen ponderazioetan beharrezko doiketak egingo ditugu programazioan jaso genituen (txantiloi urdina) kalifikazio irizpideak betetzeko.
Ikus hori osatzeko ondorengo bideotutoriala. Gogoratu abiadura azkartu eta erreprodukzioa pausatu dezakezuela.
OHARRA: 3. ebaluazioa amaitu ondoren ikasleak E.I. batzuk gainditu ez baditu, haiek errekuperatzeko biltzen ditugun ebidentzien kalfikazioak honela jasoko ditugu OHIKO deialdiko nota partzialetan:
Dagokion ebaluaketaren zutabeari "Errekuperazioa" zutabea sortuko diogu eta dagokien ikasleei dagokien EI-etan sartuko diegu kalifikazioa. Ondoren Inikak, Ohiko kalifikazioa kalkulatzeko, ondorengo aukerak emango dizkigu:
ebaluluazioko kalifikazioa eta errekuperazioaren arteko batazbestekoa
bietan altuena (Max.)
bietan bajuena (Min.)
errekuperaketakoa bakarrik