Modulua hasi aurretik lehenengo Edukiak ataleko informazioa ondo irakurri. Ondoren Zereginak atalean agertzen diren urratsak jarraitu.
■ Aukeratu zure programazio baten ebaluazio-irizpide/ebaluazio-erreferente bat.
■ Ebaluazioaren izaera eta faseak kontuan harturik, ondorengoa hausnartu:
Zein modutan egingo zenuke?
Zein tresna digital erabiliz?
Kuantitatiboa, kualitatiboa, biak?
Zelan emango zenuke atzeraelikadura?
...
■ Hausnarketan laguntzeko aztertu aurkezpena.
■ Diseina ezazu aurkezpen bat hartutako erabakiak azalduz. Ebaluaziorako erabiliko dituzun tresna digitalen justifikazioa ez ahaztu aipatzea. Horien diseinuan laguntzeko, berrikusi Kit Digitala. Aurkezpenerako aukeratu nahi duzun baliabide digitala.
■ Sortu duzun aurkezpena portfolioan txertatu.
■ Portfolioaren esteka entregatu. Gogoratu, ikusi ahal izateko, zure portfolioa “publiko” izan behar dela.
OHARRAK
■ Ebaluazio-irizpide zehatz batean ardaztu.
■ Sortzen duzun aurkezpenaren nondik norakoak, ahal den neurrian, justifikatu.
■ Aurkezpena egiteko erabil daitezkeen programa askok “publiko” izatea eskatzen dute ikusi ahal izateko.