Idatzi programa bat, hurrengo jokua sortzeko:
Eszenatokian, ibilbide bat marraztuko duzu
Helburua, autoa mugaraino eramatea da
Autoaren abiadura handitzeko goiko gezia sakatuko da
Autoaren abiadura Moteltzeko beheko gezia sakatuko da
Autoaren norabidea aldatzeko ezkerreko eta eskuineko geziak sakatuko dira
Autoaren abiadura motelduko da bide-bazterak jotzen dituenean
Helmugara heltzean, denbora emango du.
Laguntza gisa, autoaren mugimendua, beheko fitxategian programatuta dagoeneko duzu. Jaitsi fitxategia eta ireki scratch-ean.