Webgune honek, programatzen ikasteko eta irakasteko tresnak eskaintzen ditu eta informatikaren inguruko hainbat pertsona ospetsuk (Bill Gates eta Mark Zuckerberg tartean) babestu egin dute. Ikasleen atala ariketa multzoak eskaintzen ditu eta autoikaskuntzan erabiltzeko oso aproposa da. Sekuentziak, begiztak, algoritmoak, aldagaiak eta funtzioak bezalako kontzeptuak lantzen dira, umeentzat ezagunak diren bideo-joko edo pelikuletako pertsonaiekin jolastuz edo irudi geometrikoak marraztuz.