Berez, edozein tresnari, ordenagailu bati, robot bati edo edozein gailu elektronikori, esan behar zaio zer egin behar duen eta nola funtzionatu behar duen. Instrukzio zerrenda bati programa deitzen zaio.
Programazioa ikasteak onura asko ditu; hala nola, pentsamendu abstraktua garatzea, momentu berean egoera baten alderdi ezberdinak izatea; pentsamendu algoritmikoa garatzea, haurrek problemak sekuentzialki eta modu ordenatuan ebaztea edota sormena garatzea.
• Problemaren datuak zehaztu
• Zer ebatzi behar den argitu.
• Lortu beharreko emaitza mugatu
• Informazio antolatu
• Datuak sailkatu
• Diagrama edo ereduak marraztu
• Problema azpi-problema txikiagoetan zatitu
• Beharrezkoak diren datuak identifikatu eta gainontzekoak alboratu
• Azpi problema bakoitzean egin beharreko baliabideak eta eragiketak aukeratu
• Eragiketen ordena zehaztu
• Definitutako pausoak jarraitu
• Zehazturiko eragiketak zehaztasunez egin
• Exekutatu pauso bakoitza ordena jarraituz
• Emandako erantzuna zuzena den begiratu
• Emaitza osoa eman den aztertu
• Emaitza ez bada zuzena plana berrikusi edo exekuzioa errepasatu
• Egindakoa era errazagoan egin daitekeen begiratu
• Erantzuna beste era batean bilatzen saiatu
Software izenaz ezagutzen dira programa horiek eta eurek erabiltzen duten informazioa guztia.
Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.
Bi atal definitu behar dira programazio-lengoaia bat definitzeko:
Programak osatzeko erabil daitezkeen aginduak (adb.: datu bat irakurri, datu bat inprimatu, kalkulatu eragiketa bat...).
Datuak errepresentatzeko erabil daitezkeen datu-motak (adb.: zenbakia osoa, zenbakier reala, karakterea...).
Programa bateko aginduak idazteko orduan lengoaiak horrelako aginduak definitu ahal izateko dituen arau sintaktiko eta semantikoak errespetatu behar dira.
Orokorrean bi mota daude:
Behe-mailako lengoaia : erabiltzen dira batez ere hardwarea kontrolatzeko.
Makina-lengoaia.
Mihiztadura-lengoaia "Lenguaje ensamblador".
Goi-mailako lengoaia: lengoaia natural antzekoak dira. Gaur egun erabilgarrienak dira programak egiteko.
Mota ezberdin daude( HTML, java, PHP, Ada, C, C++, SQL, .....)
Algoritmo bat deskribatzea, funtsean, eguneroko edozein zeregin deskribatzea bezalakoa da:
Fluxu diagrama batek prozesu baten etapak eta horien arteko harremanak irudi bidez erakusteko balio du.
Prozesua non hasi eta non amaitzen den erakusten digu, itxaroteko epeak eta emaitzak zentzuk diren, baita egiten diren jarduerak edo hartzen diren erabaki guztiak zeintzuk diren ere.