KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA
Eduki digitala honen bidez, Teknologia eta digitalizazio 4. Konpetentzia espezifikoa lantzen da:
Algoritmo sinpleak garatzea, blokekako programazio-lengoaiak erabiliz eta pentsamendu konputazionalaren printzipioak aplikatuz, problema errazetarako irtenbideak sortzeko.
EBALUZIO IRIZPIDEAK
Hurrengo ebaluazio irizpideak kontuan hartuko dira:
Algoritmoen eta fluxu-diagramen bidez oinarrizko informatika-problemetarako irtenbideak
interpretatzea, programazio-elementu eta -teknika egokiak aplikatuz.
Problemak ebazteko fluxu diagramak interpretatzen ditu.
Algoritmo sinpleak programatzea, blokekako programazio-elementuak egoki erabiliz eta edizio-tresnak baliatuz.
Bloketako programazio oinarriak ezagutzen ditu.
Algoritmo sinpleak programatzen du bloketako programazio-lengoaia batean.
Programazio-elementuak ezagutzen eta erabiltzen ditu behar bezala, algoritmo sinpleak programatzeko.