Helburua bideo-joko bat programatzea da. Horretarako 3 aukera izango dituzue:
Hegazkinaren jokoa programatzea.
Mario Bros-en jokoa programatzea.
Bideo-joko libre bat programatzea.
Egazkina pantailatik mugituko da txerriak arrapatzeko
Erabiliko dituzuen objektuak:
“Avioneta 2.gif” fitxategia, hegazkina da. Gif animatua hain zuzen, eta 6 mozorro ezberdin dauzka mugimendua lortzeko.
“Txerri 5.gif” fitxategia, txerri hegalaria da. Gif animatua ere eta 5 mozorro ezberdin dauzka mugimendua lortzeko.
“Bala1.jpg” fitxategia, hegazkinaren etsaia izango da
Erabiliko dituzuen eszenatokiak:
● “Zerua 1.jpg, Zerua 2.jpg, ………, Zerua 7.jpg” fitxategiak, 7 eszenatoki ezberdin izango dira.
Eginkizunak:
Hegazkinaren mugimendua:
● Hegazkina abiadura hartuko du, “hutsune” tekla sakatzean.
● Ezkerreko gezia sakatuz gero hegazkina gora biratuko da.
● Eskuineko gezia sakatuz gero, hegazkina behera biratuko da.
● Hegazkinaren mugimendua programatzeko, gogoratu zelan egin genuen aurrekoan auta mugitzeko eta moldatu.
● Hegazkina pantailaren muga batera heltzean, kontrako aldetik agertu behar izango du. (Goiko mugara helduta, behetik agertuko da, eta, eskuineko mugara helduta, ezkerraldetik agertuko da, etab .…..)
Eszenatokiaren aldaketa:
● Hegazkina eskuinaldeko mugara heltzean, hurrengo eszenatokia agertuko da.
● Hegazkina ezkerraldeko mugara heltzean,aurreko eszenatokia agertuko da.
Txerrien agerraldia:
● Momentu guztietan, bi txerri agertuko dira hegal egiten.
● Txerriak pantailaren puntu ezberdinetan agertuko dira ausaz (“al azar”).
● Txerriak leku barean egongo da, 10 segundo pasa arte edo hegazkina harrapatu arte.
Hizketak:
● Gidariak, esaldi bat esango du txerri batek harrapatzen duen bakoitzean.
● Gidariak, esaldi bat esango du balak harrapatzen duen bakoitzean.
● Txerriek, esaldi bat esango dute gidariak harrapatzen dituenean.
Soinuak
● Jolasten dugun bitartean, musika lasai bat entzungo da.
● Gidariak, txerri bat harrapatzen duen bakoitzean soinu bat agertuko da
● Txerriek, esaldi bat esango dute gidariak harrapatzen dituenean.
● Noizean behin, hegazkina soinu bat egingo du.
Txerrien zenbaketa
● Irudian ikusten duzuen moduan, aldagai batean txerrien zenbaketa eramango duzue.
● Hamar txerri harrapatzean, jolasa bukatuko da.
● Jolasa bukatu baino lehen hegazkina lurreratu egingo du.
Etsaiak
● “Bala1.jpg” fitxategia, hegazkinaren etsaia izango da
● Pantailaren goiko partean agertuko da ausaz (“al azar”).
● “Bala” eroriko da beheko mugara heldu arte. Momentu horretan desagertuko da eta goiko beste leku batetik agertuko berriro.
Bizitzak
● Programatu, hiru bizitza izateko partida bakoitzean.
Erabili behar dituzun objektu guztiak , beheko fitxategian dituzu konprimituta.
Proiektua zuzentzeko errubrika eta memoriaren argibideak beheko fitxategietan dituzu.
HONA HEMEN JARDUERA ZUZENTZEKO ERRUBRIKA
HONA HEMEN MEMORIA ZUZENTZEKO ERRUBRIKA
Beheko estekan, Jarduera egiteko baliabide guztiak dituzu.