Bideo-jokoek gero eta garrantzi handiagoa dute gure gizartean, eta ez bakarrik entretenimenduaren sektorean izugarri hedatuta daudelako; izan ere, beste hainbat arlotan ere erabili daitezke, hala nola hezkuntzan, psikologian eta giza portaerari lotutako beste zientzia batzuetan, enpresa arloan, eta arkitekturan eta barrualdeen diseinuan. Hala, urtetik urtera, bideojokoen industriak gero eta etekin eta lanpostu gehiago sortzen ditu, eta gehien baloratzen den profiletako bat programazioarena da, zalantzarik gabe.