Ikasleen irudimen sortzailea garatzea, programazioa erabiliz bideo-joku berria sortzeko, problemen ebazpenerako metodologia barneratzen duten bitartean.
Amaitzerakoan, ikaslea irakasleak proposatutako arazoak ebazteko programak Scratch-ean garatzeko gai izango da: istorio interaktiboak, simulazioak, eta bideo-jokoak.
Informatikaren Ikuspegi sortzailea zabaltzea.
Ikasleek programazioaren oinarriak barneratzea: algoritmo, iterazio, aldagai, etab. bezalako kontzeptuak praktikan ezagutu eta erabiliko dituzte ikasleek.
Programazioaren irakaskuntzari ikuspegi ludiko bat eman: unitate didaktiko honetan jolasak dira proiektuen oinarria.
Ikasleek Scratch tresna ezagutu eta eskaintzen dituen aukerak onartzea: Scratch da planteaturiko unitate honetan erabiliko den tresna nagusia eta ikasleei aukera izugarriak eskaintzen die.
Irakasleei informatika beste modu batean irakasteko gida bat eskaintzea.
Scratch-en webgunea erabiltzea eta erregistratzea.
Scratch-en interfazea ezagutzea.
Scratch-en interfazaren oinarrizko funtzioak(programak irekitzea eta ixtea, dauzkagun proiektuak irekitzea eta ixtea ingurunearen hizkuntza aldatzea,) modu egokian erabiltzea.
Editorearen interfaza ezagutzea eta erabiltzea.
Objektuak, mozorroak, hondoak eta eszenatokiak sortzea eta editatzea.
Oinarrizko instrukzioak objetuei ematea (betirako, sakatzean, mugitzea, itxarotea etab.).
Istorio interaktiboak sortu hurrengo instrukzioak gehituz: mozorroak eta soinu-instrukzioak, esan, esan N segunduz, pentsatu, pentsatu N sugunduz.
Gertaera ezberdinak erabiltzea.
Aldez aurretik egindako programetan aldaketak eta hobekuntzak egitea.
Objektuen mugimenduaren bitartez Marrazkiak egitea(arkatza).
Eragiketa matematika eta booleanak erabiltzea.
Aldagaiak eta zerrendak sortzea eta erabiltzea.
Scratchean sortutako proiektuak partekatzea.
Bideo-jokoak/ programak sortzea, gertaerak, sentsoreak, eta mezuak erabiliz
Bideo-jokoen ezaugarriak eta funtzionalitateak ezagutzea.