Eszenatokia 480 puntu (pixelak) ditu zabalera eta 360 puntu altuera eta plano kartesiano x - y zatikatuta dago. Zentroa X:0, Y:0 koordenatuetan dago.
Kanpoko objektu berri bat importatu.
Sratch-ean dauden auzazko objektu bat importatu.
Objektu berri bat margotu (editatu).
Sratch-ean dauden objektuak importatu.
Irudi bat kapturatzea ordenagailuaren kamerarekin.
Kanpoko objektu berri bat importatu.
Sratch-ean dauden auzazko objektu bat importatu.
Objektu berri bat margotu (editatu).
Sratch-ean dauden objektuak importatu.
Scratch programa batek agertoki (edo eszenatoki) batean kokatzen (edo antzezten) duten objektuak (edo pertsonaiak) ditu. Objektu eta agertoki bakoitzak hiru propietate (edo ezarpen) mota ditu:
Scriptak ("Gidoiak"):
Objektua kontrolatzen duten instrukzioak dira.
Gidoiak bloke bitartez eratzen dira. Zortzi bloke mota desberdin daude, itxura, mugimendua, kontrola… lotura dutenak. Guztira ehun bloke baino gehiago daude. Kontutan hartu objektuek gidoiak behar dituztela zeregin edo lan burutzeko.
Mozorroak("Itxurak/Hondoak"):
Mozorroak objektuen “jantziak” dira. Objektu batek itxura desberdin ugari har ditzake, oso modu desberdinetan aurkezten delarik.
Agertokiaren hondoa ere alda daiteke. Hondoak agertokien “jantziak” bezalakoak dira.
Soinuak:
Objektuek nahiz agertokiek erabil dezaketen soinuak dira. Bakoitzak soinu desberdin ugari izan ditzake. Scratchek soinuak inportatu (WAV) edo zuzenean mikrofonotik grabatzea ahalbidetzen du.
Gidoi edo script bereko blokeak modu sekuentzialean exekutatzen dira, bata bestearen jarraian.
Gidoi edo script desberdineko blokeak, ordea, batzuetan aldi-berean exekutatu daitezke. Honi paraleoan prozesatzea deitzen zaio, ordenagailuak gauza bat baino gehiago aldi-berean egitea behartuta dagoelarik.
Esate baterako,
motako script bat baino gehiago badituzu zure programan, bandera berdea sakatzerakoan guztiak batera exekutatuko dira.