Ugal-aparatuko patologien eta gaixotasunen prebentzioa ikusi eta gero, erronka bat proposatzen dizuet 15-24 urteko nerabe eta gazteentzat, sexu-bidezko gaixotasunak saihesteko.Â
Aipatu dudan bezala, babes-neurriak ezinbestekoak dira sexu-bidezko gaixotasunik ez izateko, eta, beraz, BETI erabiltzera behartzen zaituztet.
Zuen buruari galdetuko diozue zer erronka mota den hau, oso sinplea dirudielako, baina nik proposatzen dudana ez da soilik babes-neurriak betetzea, baizik eta preserbatibo maskulinoa ez den beste hesi metodo bat probatzea, hori baita ohikoena.
Honekin esan nahi dut hesi metodo mota asko daudela sexu-bidezko infekzioak prebenitzeko, eta, beraz, horietako batzuk gomendatzen dizkizuet bikotean probatzeko:
Preserbatibo maskulinoa: Gazteen artean oso ezaguna den metodo antikontzeptiboa da. Erabilera bakarrekoa da, eta baginako edo ondesteko koitoa egitean zakilan jarri eta hura estaltzen duen zorro bat da.
Preserbatibo femeninoa: Neska gazteentzat eta oso ohikoak ez diren sexu-harremanak dituztenentzat gomendatzen da. Baginako eta uzkiko sarketetan erabil daiteke. Erabilera bakarrekoa da, eta bi eraztun malgu dituen plastikozko zorro garden leun bat da.
Latexezko aho-hesiak: Ahoko sexuko harremanetan erabiltzen da, nahiz eta oso arrunta ez izan. Erraz erabiltzen da, baginako ezpainetan jartzen baita, ahozko sexua praktikatu aurretik.
Hiru hesi metodo horiez gain, beste asko daude, hala nola diafragma, zerbikaletako kaputxoia, baginako belakia... baina erronkarekin hasteko ideia onak dira.
Erronka hau, 21 egunekoa da, sexu-harremanak izatean, eta denbora igaro ahala gustatzen bazaizue, hainbat metodo desberdin probatzen jarraitzea.
Erronka hau egitera animatzen zaituztet nerabe eta gazteak, ez baita ezer kostatzen eta esperientzia berriak sustatzen baitituzue.
ANIMATU ETA PROBATU!!!