Gaur egungo bizitza, arrazoi determinatu batzuengatik, traumatismoen edo lesioen aroa dela esan genezake. Gaur egun, lesioen kopurua oso handia da eta gehituz doa.
Orokorrean zauri muskulueskeletikak osasuntsu dauden pertsonengan ez dira larriak izaten, baina badute bere eragina, hala nola; min handia, denbora galtzea, sekuela, etab. Beraz, hilkortasun gutxi, baina morbilitate handia dute.
LESIO OSTEOTENDINOSOAK
Hausturak: Haustura, bai hezur batena, bai plaka epifisiarioarena eta bai kartilago artikularraren, egituraren jarraipenaren apurketa bat besterik ez da. Baina hezurrak zenbait egitura bigunez (muskuluak, lotailuak, tendoiak, azala, etab.) inguratuta daudenez, hezur puskek, mugitzean, egitura hauek zauri ditzakete.
Osteoporosia: Hezurren gaixotasun orokorra da. Osaera osteoblastikoa gutxitzen da eta, zurgapen osteoklastikoa gehitu; beraz, azkenean amaierako hezur kantitatea gutxitzen da.
LESIO ARTIKULARRAK
Artrisia: Artikulazioak kausa ezberdinengatik (traumatismoak, infekzioak, etab) inflamatzen direnean gertatzen da. Edozein adinetan ager daiteke, eta nahiko sarri agertzen da.
Artrosia: Artikulazioen gaixotasun degeneratiboa da. Ez da gaur egun ezagutzen zer faktorek eragiten duten, nahiz eta gizartean ezagutzen den gaixotasun artikular larriena den.
Zaintiratuak eta luxazio/subluxazioak: Hezur bat artikulazio batetik irteten denean eta berriro artikulaziora itzultzen denean, zaintiratu bat gertatu da.
Hezurra guztiz ez bada itzultzen, subluxazioa dela esaten dugu.
Inolaz ere itzultzen ez bada, berriz luxazioa izango da.