Giharrek mugitzen laguntzen gaituzte eta gorputzaren funtzionamenduaren parte dira. Gihar mota desberdinek funtzio desberdinak dituzte, beraz, giharrei eragin diezaieketen arazo asko daude.
Giharretako gaixotasunek ahultasuna, mina edo paralisia eragin dezakete.
ATROFIA MUSKULARRA
Erabiltzen ez den muskuluak, atrofiatzeko joera du. Muskuluari inerbazio egokia heltzen ez bazaio, ezin du bere funtzioa, hau da, uzkurdura burutu, eta zuntz muskularrak artrofiatzen joango dira.
Beste kasu batzuetan, artikulazioen inmobilizazio luzeagatik atrofia muskularrak sor daitezke, muskuluak erabiltzen ez direlako.
MUSKULUEN NEKROSIA
Muskuluetara heltzen diren odol-hodiak bai traumatismo bidez, bai tronbosi bidez (tronbo batek oztopatzen duenean odol-hodia) oztopatzen badira, elikagaiak zuntzetara ez dira helduko eta hauek hil egingo dira, nekrosia sortuz.
KONTRAKTURA MUSKULARRA
Muskulu-zuntzak denbora luzean urzkurduta mantentzen badira, haien luzapena ezinezkoa gertatzen da eta laburtuta mantentzen dira; kontraktura deritzogu honi.
URRADURA MUSKULARRA
Uzkurdura dagoen muskulu batean tentsio handia ezartzen bada, zuntz muskularrak urra daitezke, urradura muskularra sortuz. Urradurek gradu ezberdinak eduki ditzakete eta muskulua apurtzera ere irits daiteke.