Hezurren patologiari eta gaixotasunen prebentzioari buruzko informazioa jaso ondoren, erronka bat proposatuko dizuet ikusten ari zareten nerabe guztiei, hezur gaixotasunik ez izateko.
Ariketa fisikoa oso garrantzitsua denez gure hezurrak osasuntsu mantentzeko, ariketa fisiko nahiko egitea gomendatzen dut.
Pisutsu samarra denez, batez ere inolako kirolik egiten ez duten nerabeentzat, "Just Dance" -rekin dantzatzea proposatzen dizuet, nerabe guztiek dantzan goza dezazuen kirola egiten duzuen bitartean eta hezurrei laguntzen diezuen bitartean.
“Just Dance”-a zer den ez dakitenentzat, dantzan eta musikan zentratuta dago, eta jokalariek pantailan erakutsitako dantza mugimenduak imitatzea du helburu.
Horretarako, "Just Dance" ren dantzak interneten bilatzeko gailu bat besterik ez da behar, eta Youtuben milioika aukera ezberdin ateratzen dira dantzatzeko; beraz, koreografia bat dantzatu ahal izango duzu egunero.
Hau astean 3 egunez egingo duzue, gutxienez ordubetez, eta nahi duzuen bezala egin dezakezue, bakarrik edo senide edo lagunen batekin.
Erronka dibertigarri hau egitera animatzen zaituztet nerabe guztiak, ez baita ezer kostatzen eta zeuen buruari mesede bat egiten baitiozue.
ANIMATU ETA PROBATU!!!