Giharren patologiari eta gaixotasunen prebentzioari buruzko informazioa jaso ondoren, beste erronka bat proposatuko dizuet nerabe guztiei, gihar gaixotasunik ez izateko.
Esan dudanez, jarrera egokia oso garrantzitsua da giharrak osasuntsu mantentzeko, eta beti gure jarreran adi egotea gomendatzen dut.
Erronka hau nerabeentzat denez, ikasterakoan jarrera egoki bat izatea proposatzen dut, askotan joera baitago aulkian gaizki esertzeko, ohean etzateko edo gure gihar-sistemari eragin diezaioketen beste jarrera oker asko izateko.
Azalduko dizuet nola izan behar duen jarrera perfektua ikasteko orduan, erronkarekin hasteko:
Hasteko, ondo eseri behar da, horretarako, eserita egonda jarrera ona nola izan behar den azaltzen dut aurreko orrialdean.
Horrez gain, ordenagailua erabiltzen baduzu, zaindu pantaila zuzen egon dadin zure begien parean.
Ikasterakoan, ez etzan ohean, ez sofan, oso arrunta delako gaur egun, eta arazo larriak sortu ditzake bizkarrean batez ere.
Eserita egoteaz nekatuta bazaude, gorputza luzatu behar duzu; altxatu, ibili, paseatu, eta pilak kargatzeko ere balioko dizu.
Gainera, etenaldi horietan, estiramenduak egin zure gorputza erlaxatzeko, zama bizkarretik deskargatzeko, baita pilatutako tentsioak askatzeko ere.
Erronka da arau hauek betetzen saiatzea ikasi behar duzuen bakoitzean, eta, batzuetan, jarrera txarra dugun edo ez konturatzea zaila bada ere, beti hori zuzentzen saiatzea, poliki-poliki jarrera okerreko habitata ken dadin.
Erronka hau egitea ez da batere kostatzen, eta onura ugari ditu; beraz, hau egitera animatzen zaituztet.
ANIMATU ETA PROBATU!!!