Abelbideak Nafarroa
· Errege Bardea 41.854 hektareako Natur Parkea da. UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen. Horrek esan nahi du aberastasun biologiko handiko ingurunea dela. Bertako fauna eta flora Afrikako kontinenteari dagozkio. Garai batean kokodrilo eta dordoken paradisu izan omen zen. Gaur egun, arranoak, putreak, hontzak, basoiloak, azeriak, basakatuak, katajinetak, anfibioak, eta narrastiak bizi dira bertan.
Erdi Arotik Erronkari eta Salazar haranetatik artaldeak etortzen dira udazkena eta negua pasatzera. Urtero irailaren 28an Transhumantziaren festa egiten da El Pason.
Tiro poligonoa parkearen erdialdean kokatzen da eta 2244 hektareako azalera du.