(2023-02-07, asteartea)
Aurtengo irteerei hasiera emanez, gaurkoan Milagro eta Uztarriko Ama Birjinaren ermita arteko ibilbidea egin dugu. Goizean giro hotzarekin eta lainotuta 49 gizon eta 11 emakume irten gara dena pistaz egin dugun ibilbidean. Erdialdeko partean (lautadan) babesean joan gara, alboetan prestatutako lur-sailak eta ganadu granjak pasatuz. Bukaera aldera, berriz, haize hotza izan dugu, baselizara igotzeko azken partean. Autobusez, Valtierrara jaitsi gara bazkaltzera, euria hasi digun momentuan.
Ibilbidea eta denborak:
Milagro, hasiera (281 m), Del Montecillo borda (280 m; 3,25 km; 0:38), AP-15 errepidea (310 m; 6,6 km; 1:24), Morante putzua (358 m; 8,6 km; 2:09), N 121 errepidea (307 m; 10 km; 2:26), Bidegurutzea (340 m; 13,3 km; 3:08), Komunitateko putzua (371 m; 17,2 km; 3:56), Uztarriko Ama Birjinaren ermita, bukaera (491 m; 20,9 km; 4:44).
Desnibel metatua: igoeratan 353 m; jaitsieratan 143 m.
Mapa
Profila
Mahasti inguruetan
Ibilian-ibilian, bide bazterretik ttak
Tropela luzatuta
Zelai zabalak
Nafarroako Errege Bardea
Soroak atzean utzita
Taldea Uztarriko Ama Birjinaren Baselizaren ondoan.
Aireko bista
Estekak/Enlaces