“Goierriko Mendizale Beteranoak – Mendiko ibilaldi eta jarduerak / Rutas y Actividades de Senderismo”.
Kontuan hartzeko/Aviso de responsabilidad
“Goierriko Mendizale Beteranoak – Mendiko ibilaldi eta jarduerak / Rutas y Actividades de Senderismo”.
Euskal Herrian eta inguruko mendietan ibilaldiak eta aire libreko jarduerak antolatzen dituen mendizale taldea gara. Elkarrekin ibiltzen gara, esperientziak partekatzen ditugu eta naturaz giro onean gozatzen dugu.Orrialde honetan nor garen eta egiten ditugun jarduerak ikus ditzakezu.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Somos un grupo de amantes de la montaña que organizamos salidas de senderismo y actividades al aire libre en el Pais Vasco y alrededores. Caminamos, compartimos experiencias y disfrutamos de la naturaleza en buena compañía. En esta pagina podras ver quienes somos y nuestras actividades.
Hurrengo ibilaldia / Próxima salida
ESKORIATZA-URKULUKO URTEGIA
(2026-11-04an, asteazkena)
Eskoriatzatik irtenda, Zaraia (berria.eus) mendilerrotik igaro eta Urkulu (turismoa.euskadi) urtegian amaitzen da gure gaurkoa. Hurrengo etapetan Aizkorri-Aratz (gipuzkoa.eus) Parke Naturala zeharkatuko dugu.
Landa-bidetik irtengo gara Eskoriatzatik Bolibar (eskoriatza.eus) auzorantz, nahiz eta ez garen haraino iritsiko; Agirino baserriaren parean, pinudien arteko pistatik aurrera, tontorrean Gurutze Santuaren ermita eta XII. mendeko gaztelu zahar baten aztarnak dituen (baita harkaitzean ur-zisterna handi bat ere) Aitzorrotz (Atxorrotz 736 m)(mendikat) gailurrera iritsiko gara. Atxorrotz (youtube) lehendabizi nafar gaztelua izan zen, Gasteiztik kostaldera zihoan bidea babestu eta zaintzeko egina. Gero Gaztelak ermita bihurtuko zuen. Bertatik Leintz bailarako goi-ibarra eta aurreko etapetan igaro ditugun mendi ederrak ikusiko ditugu (Gorbeia, Anboto, Oriol).
Gailurretik aurrera, lehen aipatutako mendiak begi bistan ditugula jarraituko dugu, eta, hegoalderantz, Arriurdin (mendiak.eus) mendia ikusiko dugu antena eta guzti; haren aurreko lepoan, Arabako Barrundia herria eta Gipuzkoako Eskoriatza eta Leintz Gatzaga udalerriak mugatzen dituen Hirumugarrieta parajea dago.
Lehen iparraldetik hegoalderantz etorri bagara, orain bira hartu eta mendebaldetik ekialdera joko dugu, Elgea mendilerrorantz joateko. Mugarriluze gailurra eta 78 haize-errota izango ditugu aurrean parean. Gu, Pagobedeinkatu (1.017 m)(mendiak.eus) tontorra eta hango postontzia bisitatu eta berehala, Leizargarateko lepoan behera jaitsi eta Mugarriluzera doan bidea utziz, Bizkarlatzako (mendiak.eus) mendi zabaletik Degurixako (kronika.eus) paraje zoragarrira jaitsiko gara.
Geologia aldetik berezia da. Haran itxi bat da, inguruko kareharrizko gailurrez babestua. Urak lur azpian zulatutako leize eta dolinei esker, paisaia berde eta laua sortzen da mendien erdi-erdian. Bertan, artzaintza izan da tradizioa. Euskal Herriko txabola-gune eta larre zaharrenetakoak dira han. Udaberrian eta udan ardiak bertan larratzen dira, eta antzinako borda ugari ikus daitezke. Debagoienan "Urbia txiki" (berria.eus) esaten zaio.
Inguru bukoliko hori zeharkatu ondoren, Kontrasteko lepora igoko gara, Andartoren (berria.eus) magalean, eta zementatutako pista batetik, pago artean, Ugastegiko (wklcdn) baserrirantz jaitsi eta gasbidea gurutzatuko dugu. Handik gertu, orain arte jaitsi dugun pista utzi eta Urkulu errekaren parean jaisten den bidezidorretik desbideratuko gara. Ur-emariaren arabera, agian ur-jauzi (wklcdn) txikiren ikusteko aukera izango dugu. Laster Urkulu (youtube) urtegia inguratzen duen bidegorrian (wklcdn) izango gara eta bertatik autobusera iritsiko gara.
ESKORIATZA – URKULUKO URTEGIA
Eskoriatzatik abiatzen den etapa honek 19 kilometroko luzera du eta 1.000 metro inguruko desnibel metatua igoeratan nahiz jaitsieratan. Zailtasunari dagokionez, 94koa da; beraz, zailtasun apur bat duena.
Etaparen lehenengo erdian izango ditugu igo beharreko aldapa guztiak. Lehenengoa izango da luzeena, Atxorrotz (mendikat) tontorrera artekoa; ia 2 kilometroko igoera eta tarterik maldatsuenak % 22 ingurukoak. Hurrengoa, handik gutxira, kilometro pasatxokoa, Makatzgain (mendikat) mendira artekoa. Azkenik, beste bi laburragoak, Pagobedeinkatu (mendikat) eta Bizkarlatza gailurretarako azken maldetan.
Handik aurrerakoa, ia gehiena jaitsiera izango da; lehenbizi Degurixako (mendiak.net) zelaietara eta gero Kontrastako lepotik Urkuluko (wikimedia) urtegirainokoa. Bospasei kilometro guztira.
Leku ikusgarriak ere izango ditugu ibilbidean zehar; aipagarrienak, agian, Atxorrotz eta Degurixa. Zein baino zein dotoreagoak.
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.
Gogoan izan:
Parte-hartzaile bakoitza bere buruaren erantzule izango da, jakinda ibilbidea bere baldintza fisikoen eta ibilbideen ezaugarrien arabera aukeratu behar duela, taldeari arazorik gabe jarraitzeko eta taldearen atzeko gidaria baldintzatzea saihestuz. (GMBren Barne Araudia, 1.11 artikulua, a atala).
Egin ditugun azken ibilaldiak / Últimas Salidas Realizadas
Hurrengo irteerak / Programa de Salidas *
ABELBIDEAK (MILAGRO-AEZKOA)
08- Elkoatz-Hiriberri
EUSKAL HERRIKO ZEHARKALDIA (Mendebaldetik Ekialdera)
10- Eskoriatza-Urkuluko urtegia
IL/GR-1 (Petilla Aragoi-Boveda)
07 Allo-Los Arcos
ERROMESAREN BIDEA
08 Galbarra-Kodesko santutegia
BAKARKAKOAK
03-BN-Oskotz-Erga-Irurtzun
09-BN-Torre de Peña-San Pedro-Kaseda
*Irteeren ordena ez da zehatz-mehatza, aldaketak izan ditzake.
El orden de salidas es aproximado, puede ser cambiado.
NUMERO DE VISITAS/BISITAK KOPURUA